Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi dama zituen poema zirtzil horrek protagonista. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.
Pavel Ivanovitx Txitxikov, obrako protagonista, herriz herri dabil bere "negozio" bitxia egiten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.
Enkargua onartuz enkarguaren aurkako ipuin bat idatziko du, bere bizitzarekin harremana duen ipuin bat, deitu dion neska protagonista duena. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 119. orr.
Protagonista behintzat Gundisalvo izeneko bat zen, Antonio Ferrandis aktoreak gorpuztua, hauteskundeetara aurkezten zena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.
Hrabalen obretako protagonista jende arrunta da, baina baita, Rimbauden estiloan, "jende madarikatua" ere. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.
Orain maitasun istorio bat idatziko dut eta, gainera, protagonista mutil bat izango da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 44. orr.
Gabonetan zinema aretoetan agertuko da Anthony Minghellak zuzenduriko Ripley trebea, Matt Damon eta Guilni Patrol oskarduna protagonista. The Fifth Column antzezlaneko Philip Rawlings protagonista nagusiak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 49. orr.
Nobeletan sarritan ikusten dugu protagonista oharturik dagoela bere patuaz, eta horren zantzuak sumatzen dituela han eta hemen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.
Woody Allen-en film bat datorkit gogora: "Seduktore baten ametsak" zuen izena, eta Allen zen protagonista eta gidoigilea, ez zuzendaria. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.
Liburua lauhazka dabilkizu hasi eta buka, protagonista bera bezalaxe. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.
Itsasondo da bere idazkietako gai eta protagonista. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.
Nola ez, James Stewart aktorea da protagonista nagusia. Berria - Kultura 2004-09-17
Liburu honek protagonista bakarra du, Asisko Frantzisko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.
Esaldia astebete lehenago ikusitako filme batekoa zen eta protagonista maskulinoak [...] protagonista femeninoari -New Orleansko mafioso zuri baten andre are zuriagoa, ordu eta erdian bere senarrari inon diren adar guztien paratzaile- botatzen zion, aski molde traketsean larrutan egin eta gero. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.
Neu nintzen gizonezko protagonista. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 61. orr.
El Dorado filmean, adibidez, emakumezko protagonista [...] lausoturik agertzen da bere lagunen artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.
Mutiko protagonista gizajoari kolore zuria ondo zihoakiola iruditu zitzaidalako, alde sinbolikotik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 28. orr.
Herritarrak izan dira borrokaren protagonista. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.
Konponbideetan herriak dira benetako protagonista. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Gerraren lekuko ez ezik protagonista ere baden aldetik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 59. orr.
Nire bizitzaren protagonista izan nahi dudala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 190. orr.
Ortografiaren arlo horretan, gertakari ilun bateko protagonista izan zen Sabino Arana. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 85. orr.
Baina beste protagonista bat ere izan zuen Zierbenako banderak, Santander, hain zuzen. Berria - Kirola 2004-08-22
Triniti, arauak nik jartzen ditut: zu zara Joko honetako protagonista! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.
Ni protagonista ninduen pasadizo bat kontatu zidan handik urte batzuetara lagun batek. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 50. orr.
Zure aitak ahotik ahora doan hitza maite baitu eta bezeroak nahi baititu protagonista. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 83. orr.
Su-etenaren ondorengo negoziazioetan ere "traizioa" izango da protagonista nagusi. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.
Hip hop musika izango da protagonista Bartzelonako Sonar elektronika jaialdian. Berria - Kultura 2004-03-26
Hitza protagonista Maitaldian. Berria - Kultura 2004-09-14
Trikitia erromerietako protagonista. Berria - Kultura 2004-01-31
Gauza bera gertatu da arrozarekin, Bilboko zein Baionako jatetxe txinatarretan, arroza duda gabeko protagonista izatetik laguntzaile izatera pasatu da, hemengo zapore eta tradizioak errespetatzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.
Gure kultur irratsaio honetan entzuleak izaten dira protagonista nagusi. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 11. orr.
Gizarte zibila bera da protagonista nagusia hemen proposatzen ari garen komunikazio eredu berrian ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.
Aktoreak izan ziren atzo protagonista handienak Berlinalen. Berria - Kultura 2004-02-11
Dudarik gabe erran daiteke komunistei esker gatazka politikoaren konpontzeko protagonista ukatuak berriz taula gainera etortzen direla. Berria - Harian 2005-04-18
Amaiera emango zaio horrela zinema protagonista bakar izan duen bederatzi eguneko maratoiari. Berria - Kultura 2004-09-25
Itoizko Koordinakundea izan da bide horretan protagonista nagusia. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 153. orr.
Goi bilera hartan protagonista ofizialak parte hartzen ari ziren herrietako gobernuak baziren ere, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.
Jon bera berriz ere nahigabeko protagonista, denak berari so. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 87. orr.
Foro Global horrexek hoziaraziko zuen Johannesburgeko hurrengo goi bileran benetako protagonista izango zen Gizarte Foroa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.
Repsol herrialdearen garapenerako «funtsezko protagonista» dela. Berria - Ekonomia 2006-03-16
Gaurkoan, esan bezala, niri dagokit-eta egun zorigaiztokoaren protagonista papera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 85. orr.
Sekula ere ez protagonista lanik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 124. orr.
antzezlaneko protagonista (3); atzo protagonista (5); benetako protagonista (10); bera da protagonista (3); beste protagonista bat (3); beti protagonista (3)
eguneko beste protagonista (3); eguneko protagonista (7); eleberri honetako protagonista (3); emakumezko protagonista (3); eragile eta protagonista (3); etapako protagonista (3); filmeko protagonista (15); gure protagonista (29)
ipuineko protagonista (3); izan da protagonista (6); izan zen protagonista (16); izan ziren protagonista (11); izanen da protagonista (4); izango da protagonista (17); izango dira protagonista (6); liburuko protagonista (5); nobelako protagonista (4)
obrako protagonista (3); partidako protagonista (5)
protagonista asko (4); protagonista bakarra (14); protagonista bakarra izan (3); protagonista bera (3); protagonista berriak (3); protagonista bezala (4); protagonista bihurtu (9); protagonista bihurtu ziren (3); protagonista bilakatu (10); protagonista bilakatu zen (3)
protagonista izan (60); protagonista izan da (8); protagonista izan ditu (3); protagonista izan zen (15); protagonista izango (15); protagonista izango da (3); protagonista izango diren (3); protagonista izatea (10); protagonista izaten (6); protagonista izaten jarraitu (3); protagonista maskulinoak (3); protagonista nagusi (22); protagonista nagusi izan (3); protagonista nagusia (62); protagonista nagusiak (40)
protagonista sentitu (3); prozesuaren protagonista (4)
benetako protagonistak (7); beste protagonistak (7); eguneko beste protagonistak (4); eguneko protagonistak (3); filmeko protagonistak (10); gure protagonistak (13); ipuineko protagonistak (4); istorioaren protagonistak (3); izan ziren protagonistak (4); izango dira protagonistak (3); nobelako protagonistak (4); protagonistak berak (3); protagonistak bezala (3); protagonistak eginiko (3); protagonistak izan (3)
gure protagonistaren (11); mutiko protagonistaren (3); nobelako protagonistaren (3); protagonistaren izena (4); protagonistaren rola (3)