Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jesusen jaiotegunean, gorostiak du nagusitasuna eta protagonismoa lurralde askotan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.
Istorio erromantiko-fantasiatsu eta ezohiko honetan protagonismoa amodiozko triangelu bitxi batek izango du. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 121. orr.
Eurak dute protagonismo guztia. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Zein den gizarte modernoetan unibertsitateak hartzen duen protagonismoa, eta ematen zaion garrantzia. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 181. orr.
Oposizioak protagonismoa kentzen dio Azcarraga jeneralari, Grilo poeta insignea eta Castelar diputatu ezaguna besarkada baten bildu baitira portikoan. biktimei protagonismoa ez kentzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 165. orr.
Politika egiteko moldeak aldatzen, bakoitzaren protagonismoak baztertuz, herri honi perspektiba berriak eskaintzeko. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Beste txalapartariak, berriz, oinarrizko erritmoaren barruan sartzen saiatu behar du, lehenbizikoari protagonismoa lapurtuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.
-Zu beti niri protagonismoa jan nahian -jarraitu zuen Liviak-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.
Azpimarratzekoa da, halaber, fenomeno erregionalak lortu zuen protagonismoa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 35. orr.
Konponbideak bilatzerakoan emakumeok ere izan behar dugun parte hartzea eta protagonismoa aldarrikatzera gatoz. Berria - Euskal Herria 2006-04-09
Onik gainditzen dut melodiaren protagonismoa eskuin eskutik ezkerrera aldatzen den ataka, garbi-garbi ateratzen zait segidako tonu-aldaketa ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Eskuineko eskuak protagonismoa utzi behar dio ezkerrekoari, ezkerrekoa da nagusi. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.
Otegi egunkari guztietako lehen orrietan agertzen ari da, bere protagonismoa inoiz ez bezalakoa da, gobernu presidentetik hasi eta alderdi-buruzagi gehienen aldeko hitzak lortu ditu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 51. orr.
Hamabigarrenetik hamabosgarrenera Raimundo Silvaren eta Mari Sararen artekoak hartzen du protagonismo nagusia. Ezker abertzalearen mundu soziologikoak horri aurre egitea eta behingoz protagonismo politikoa hartzea eskatzen dio Batasunari. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 18. orr.
Independentzia ekonomikorik gabe, protagonismo sozial eta politikorik gabe, zaharren gizarte batean... Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 297. orr.
Nafarroak protagonismo propioa izan behar du, eta elkarrizketarako gune propioa. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
Protagonismo handiegia hartuko duzu inspektorearen aurrean, eta ez zaizu interesatzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 228. orr.
Literatura, protagonismo pertsonaletatik haratago doan altxorra delako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 377. orr.
Nerea eta biok eleberrian eskuek protagonismo berezia hartzen dute. Pentsa orain, nola udakoan haritzak daraman protagonismo guzti eta erabatekoa, eta negukoan, aldiz, lurralde batzuetan izeia darabilten bezala, besteotan nola gorostia ekarri ohi den etxeko txokora edo herriko enparantzara. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 200. orr.
Futbol adituentzat ere ez da samurra Julenen protagonismo galtzearen arrazoiak aurkitzea. Berria - Kirola 2004-03-12
Denak protagonismo gose, botere egarri. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 171. orr.
Orain alderdi politikoak asko kezkatzen nauen joko alderdikoi bat egiten saiatzen ari dira, hau da, protagonismo kuota bat exijitzen. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Protagonismo arazoa azken batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 187. orr.
Futbol adituentzat ere ez da samurra Julenen protagonismo galtzearen arrazoiak aurkitzea. Berria - Kirola 2004-03-12
protagonismo berezia (7); protagonismo gehiago (7); protagonismo gutxiago (3); protagonismo guztia (7); protagonismo handia (8); protagonismo handia hartu (3); protagonismo handia izan (4); protagonismo handiagoa (8); protagonismo handiagoa izan (4); protagonismo nagusia (6); protagonismo osoa (7); protagonismo politikoa (5)
bere protagonismoa (3); euskal gizartearen protagonismoa (4); gure protagonismoa (3); izango dute protagonismoa (3); protagonismoa eman (9); protagonismoa galdu (5); protagonismoa hartu (8); protagonismoa hartzea (3); protagonismoa hartzen (4); protagonismoa izan (7); protagonismoa izan du (3); protagonismoa izango (3)