Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari, bai gizonezkoen, bai emakumezkoen prostituzioa. Elizen arteko biblia Dt 23,19
Teodora enperatrizaren antzera, kale bazterretan eta pasealekuetan bilatzen nituen gizonak, eta prostituzio horietatik ateratako dirua loterian jokatu nuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 128. orr.
-Ez nuen uste prostituziorik egongo zenik Iranen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 115. orr.
Erakundeak azaldu duenez, alkoholismoa eta prostituzioa ugaritu egin da haien artean. Berria - Gaiak 2004-07-22
Erresuma Batuko Gobernua prostituzioa legeztatzeko aukera aztertzen ari da. Berria - Gaiak 2004-07-17
Erran gabe doa haurren prostituzioa ez dela falta. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 170. orr.
Prostituzioak gaixotasunera zaramatza, endekapenera; ezkontzak, berriz, arrunkeriara, erdipurdikokeriara. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.
Ondikozko egoera horrek ugaldu egin du lapurreta, prostituzioa, borrokak eta mafiakeria. Prostituzioa, mozkorkeria, langile jendearen miseriak, burgesen itxurakeria... Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 209. orr.
Isabel Holgado antropologoak feminismoaren eta prostituzioaren arteko hartu-eman eta ezinikusiak aztertu ditu jardunaldiotan. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Prostituzio publikoari lotutako emakumeek ez daukate beren haurrak hezteko erosotasunik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 96. orr.
Tenpluan prostituzio sakraturako erabili ohi ziren gelak ere desegin zituen. Elizen arteko biblia 2 Erg 23,7
Ezkontza -erantsi zuen, errautsa alfonbrara erortzen utziz-, legezko prostituzio monogamo hori. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 139. orr.
Herri guztiek edan dute haren prostituzio sutsuaren ardotik. Elizen arteko biblia Ap 18,3
Egipton prostituzioan hasi ziren, oso gazterik. Elizen arteko biblia Ez 23,3
Diru pixka bat egin zuen berriz ere prostituzioan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 222. orr.
Atxilotuek Hego Amerikako neskak ekartzen zituzten, ustez lan egiteko hitza emanda, eta gero prostituzioan aritzera behartzen zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
18 urteko kartzela zigorra bete beharko du hiru emakumeren aurkako sexu gehiegikeriengatik eta haiek prostituzioan jardutera behartzeagatik. Berria - Ekonomia 2004-07-11
Prostituzioan, drogen munduan edo lapurretan aritzen diren taldeetan ez dago ia musulmanik. Berria - Harian 2005-03-09
Babiloniarekin prostituzioan eta atseginkerian ibiliak diren munduko erregeek negar eta dolu egingo dute, haren sutearen ke-mordoa ikustean. Elizen arteko biblia Ap 18,9
1999 urtean milioi bat emakume eta neskatila baino gehiago salduak izan zirela, prostituzioan lan egin zezaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 215. orr.
Berak bi edo hiru urte eman zituen prostituzioan. Berria - Harian 2005-12-10
Senarrak emaztea prostituziora behartu du! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.
Prostituziora bultzatzen dira neskatxak, edo salerosketa eta esklabotzara, munduko herri askotan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.
Filipinasen, Indonesian eta Tailandian emakume askok beren gorputzak saldu behar izan dituzte familia mantentzeko, haurrek eskola utzi eta prostituziora jo. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 215. orr.
Mendi-gailur guztietara joaten da, zuhaitz handi guztien azpira, bere burua prostituzioari ematera. Elizen arteko biblia Jr 3,6
Iruñerriko prostituzio klubetan banatzen eta saltzen zuela droga. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Bideburu eta plaza guztietan prostituzio-lekuak eraiki zenituen. Elizen arteko biblia Ez 16,31
Delhiko zenbait prostituzio-auzotan emagalduek egunero 10 edo 15 bezero hartzen dituzte. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 225. orr.
Nazioarteko prostituzio sarea desegin dute Nafarroako Erriberan. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Garai batean Parisa lan bila joaten ziren Iparraldeko euskal neska asko prostituzio sareetan erortzen zirela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 216. orr.
Prostituzio lanean ari direnentzat ia bilioi bat pezetako irabazia. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 215. orr.
Drogak prostituzio mundura sarraraziriko Europa utopikoko gazteak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 64. orr.
Gutun eta marrazki horiek Parisko 1900. urteko testigantza zuzena dira, sexu, alkohol eta prostituzio gauen lekuko. Berria - Kultura 2004-09-14
Natura jakintsua da oso; esklaboa egin eta esklabo-espiritua ematen zion; prostituta egin, eta prostituzio-espiritua ematen zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.
Prostituzio-haizeak jo ditu, beste jainkoen atzetik joateko, ni, beren Jainkoa, bazter utzirik. Elizen arteko biblia Os 4,12
Erori da, erori, Babilonia handia, herri guztiak bere prostituzio-ardoz mozkortu zituena. Elizen arteko biblia Ap 14,8
Emakume zaintzaileek eroetxea prostituzio-etxe egin zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 21. orr.
Prostituzio-etxe dotore haietako batzuetan gizarte-maila goreneko aberaskumeak topatzen zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.
Zer izan zitekeen lan katolikoagorik, kontserbatzaileagorik, prostituzio-etxe bat gidatzea baino! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.
Urtero Nepalen 9 urtetik 16 urtera bitarteko 10.000 emakume inguru, gehien-gehienak neskatilak eta neskatxak, Indiara eta batez ere Bonbaira salduak izaten dira, prostituzio etxeetan lan egin dezaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 216. orr.
Afrikan eta Asian prostituzio etxeetatik familietara egin du jauzi [hiesak]. Berria - Gaiak 2004-11-25
nazioarteko prostituzio (4); prostituzio etxe (12); prostituzio etxe batean (5); prostituzio etxea (4); prostituzio etxeetan (3); prostituzio lekuak (3); prostituzio sakraturako (4); prostituzio sare (9); prostituzio sare bat (5); prostituzio sare batekin (3); prostituzio sarean (3)
prostituzioan aritzen (4); prostituzioan aritzera (6); prostituzioan ibili (3); prostituzioan jardun (5); prostituzioan jarduteko (4)