Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prostituitu, prostitui, prostituitzen 1 da ad sexu harremanak izan diruaren truke.

Ira prostituitzen hasi zen, txikiari arroza, esnea, gatza eman ahal izateko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.

Lusianan, Illinoisko partean, emakumez jantzitako gizonak emagalduen gisa prostituitzen ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

Atxilotuek ustez emakume errumaniarrak prostituitzera behartzen zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Salhaketak adierazi zuen Langraizko funtzionario batek zenbait emakume preso prostituitzera bultzatu zituela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

2 (du aditz gisa)

Piperbeltzaren Itsasaldeko eta Gabon Ibaiko beltzek beren seme-alabekin prostituitzen dituzte beren emazteak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 249. orr.

Prest nago neure burua prostituitzen jarraitzeko janari eta bizitokiaren truke?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 121. orr.

-Neska deigarria duk; baina Aracilek prostituitu egiten dik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 257. orr.

3 irud/hed

Deabrurik likitsen eta ustelduenengana prostituitu den adimena nolatan izango da, bada, gorputzaren eta bizioen jaun eta jabe?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 380. orr.

Berak esan digunez telebistara doazenak bera baino sakonago prostituitzen direlako, beren nahiak, ametsak eta ilusioak, hau da, beren intimitatea saltzen dutelako.  Berria - Kultura   2004-04-25

Folioaren birjinitatea prostituitzearen arrazoia / bat eta bakarra dela.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 113. orr.

Garapen iraunkorraren eredua ondo defenituta dago; eguneroko praktikak, ordea, prostituitu egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Lan egitea beti izan dok prostituitzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 39. orr.

Herriaren izena hain prostituitua dagoen une honetan, euskal kantariak badauka zer-eginik franko.  Berria - Kultura   2004-12-01

Euria bera ere prostituitu egiten da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 187. orr.

Jakin behar duzu zuk zeuk ordezkatzen duzun sistema politikoak [...] izugarri prostituitu duela lengoaia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 106. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Pornoa gizonentzat, prostitutak gizonentzat eta, oi aurrerabidea, gay prostituituak gizonentzat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 312. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prostituitzen ziren (3)

prostituitzera behartzeagatik (5); prostituitzera behartzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus