Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prostata 1 iz maskuriaren muturrean eta gernubidearen inguruan kokaturik dagoen guruina, isurkari zurixka eta likatsua jariatzen duena.

Eskularru profilaktikoak dakartzate eta eztul eginarazi didate herriko medikuak prostata aztertzen zidanean bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.

Agerkarietan ipuin erotiko erdipurdikoak irakurtzetik pasatu gara ipurtzuloan atzamarra sartuz gero prostata biltzen duten nerbioak kitzikatzen ditugula jakitera.  Berria - Kultura   2006-02-14

Prostatako arazoak ditut, eta, hortaz, gauean behin baino gehiagotan jaiki behar izaten dut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.

Orgasmoa eta prostatako likidoa berehala helduko dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 250. orr.

Hazia espermatozoidez eta prostatan eta semen besikulan sortzen diren likidoez osatua dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Apirilaren 14 horretantxe jakin du Maryk bere aitak prostatako minbizia duena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 237. orr.

73 urteko gerrillariak prostatan du minbizia eta sei hilabetean hilko da.  Berria - Mundua   2004-02-19

Prostataren handitze fisiologikoa.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Ni emaztearen oroimen urdinetik ihesi nentorren, haren prostata kiskalitik, haren ezpain ezpatazkoetatik, eta jo egiten nuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 36. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oraindik beste loraldi bat izan zuen bere senarraren miresmenean, hau, prostata ebakuntza bat izan eta bere azken ospitaleratzetik etxeratu zenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.

Bularreko minbiziaren edo prostata minbiziaren kontrako zenbait botikarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

· Ez, agure prostatarik ez, idi bihotz bat gaupean odola dariola.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prostatako minbizia (18); prostatako minbiziaren (4)

prostataren lurrunketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus