Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prosperitate 1 iz prosperoa denaren nolakotasuna.

Arazo publikoetan aurka dauden gerra zibileko bloke nagusien disoluzioa behar da, bakoitzak bere bizitza pribatuari ekin diezaion eta prosperitatea eta ongizatea gara daitezen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.

Bakealdi sendoa ekarriko zuela, zeina ezin egokiagoa gerta baitzitekeen, bertzalde, bai frantsesen eta bai espainiarren prosperitatearentzat ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 72. orr.

Esaterako, Bernard Mandeville Erleen fabula edo nola bizio pribatuek prosperitate publikoa erakartzen duten panfletoa jarri daiteke adibide, bizioa birtute bihurtzen deneko poema alegorikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Langileek inoiz baino gutxiago kontrolatzen dute produzitzen dutena, eta Chronos Watchen egindako aldiak erakutsi dit prosperitatea, prezio horretan irabazia, ez zela niretzat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiri baten prosperitate maila geltoki inguruko etxeak aztertuz antzeman liteke.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus