Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prospektu (orobat prospekto g.er.) 1 iz hainbat salgairekin batean datorren informazio inprimakia.

Mahai gainean prospektu batzuk soilik zeuden, esnekiak jatea beharrezkoa dela eta "seropositiboa izanik nola bizi" azaltzen zutenak; aldizkaririk ez.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.

Ez al ditu jendeak medizinen prospektuak bi aldiz edo gehiagotan irakurtzen?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.

Prospektuko argibideen arabera, Fluoxetinaren eragina geldo samarra izango zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

Prospektuko hitz lasaigarriak berrirakurri ahal izan ditut: "nekeak, estresak eta zahartzeak galarazi egiten dute loaldian azala behar bezala garbitu eta zaharberritzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 251. orr.

Prospektuko argibideen arabera, Fluoxetinaren eragina geldo samarra izango zen. Egun batzuk geroago, tiradera batzuk mukuru betetzen zituzten banku paper, telefono faktura, era askotako prospektu, eta etxeko tresnen edo hi-fi kateen erabilera-giden bereizte lanari ekin nion.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

Euskal Herriko ontzi-fabrikatzaileek eta elikagai-banatzaileek beren prospektuak munduko hizkuntza gehienetan plazaratuko dituzte, euskaraz izan ezik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Denboraren emanean pilaturiko agendak, hegazkin txartelak, tren txartelak, auto bidaiak, jatetxe eta hotel fakturak, museo sarrerak, antzerki egitarauak, turismo prospektuak, hiri planoak, posta-txartelak, bisitarako gida-liburuxkak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.

Hurrena, berriz, zerbait gorri bereiziko du orri zabaleko belar batzuen artean, tabako pakete baten azala; geroxeago, garagardo lata baten txanda izango da, edota publizitate prospektu batena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus