Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prospektibo izond etorkizunari edo etorkizunari buruzko azterketei dagokiena.

Diagnostiko lan bat egitea, ariketa prospektibo bat ondotik eta lurralde antolaketa eskema osatu zen hiru probintzien antolaketarako puntu estrategiko bat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Nazio proiektutik hasita, non, demokrazia urte gutxikoaren bidetik, halako eskema prospektibo bat nagusituz baitzihoan proiektu hartan sinesten zuen gizataldearen imajinarioan.     «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Hizkuntzalaritza diakronikoak, aldiz, bi ikuspegi bereizi behar ditu: bata ikuspegi prospektiboa, denboraren bidea jarraitzen duena, eta ikuspegi retrospektiboa bestea, denboran atzeraka doana.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 123. orr.

Ikuspuntu prospektibo batetik lan eginez, galdetuko dugu ea zer bilakatu den frantsesez latin klasikoko e hura, eta ikusiko dugu orduan hots hori, denboraren poderioz, desberdinduz joan dela fonema batzuk sortzeraino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 261. orr.

Dena (etorkizun prospektiboa barne) dakien gizajoa autista supiziente bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus