Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prosodia iz hotsen luze-laburraren eta doinuaren alderdiak, neurtitzetan zerikusirik duten aldetik; alderdi horiei dagozkien arauak.

Lehen kolpean, prosodia hizkuntzaren musika dela esan daiteke.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.

Prosodiaren osagaiok (garaiera, ozentasuna eta luzera) gauzatzen dute azentu deritzona, hizkuntzatik hizkuntzara alda daitezkeen konbinaera eta neurrietan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Prosodia ez da kontsonante eta bokal bilkurei eransten zaien gehigarria, hizketaren ezinbesteko osagai funtsezko baizik, ez dago prosodiarik gabeko hizketarik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.

Beti pentsatzen dugu hizkuntza etxetik dakienak prosodia zuzenagoa, fonetika egokiagoa eta hiztegi aberatsagoa izango duela.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 174. orr.

Jendea adi dago, idazleak komunikatzeko duen gaitasun paregabeaz zorabiaturik, bere prosodiaz txunditurik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 9. orr.

Prosodiaren bestelako kasu dira bertsoa eta kantua.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Publikoak gogoz onartu zuen Britten-ek jarri zituen disonantziak, ingeles prosodia monosilabikoa eta bazterketari eginiko kritika sozial garratza.  Berria - Kultura   2004-03-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus