Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
proskrito izond/iz bere aberri edo girotik, bereziki arrazoi politikoengatik, egotzia izan dena.
Arestik bere bizitzari ezarri zion auto-profezia da, poeta proskritoaren patua. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
Lanpostu dramatikoren bat aurkitu nahi izango zukeen, edo sinpleki ironia mingotsez betetakoren bat, "proskrito" bati zegokion legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 97. orr.