Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proselito (orobat proselita g.er.) iz erlijio batera konbertitu berria den pertsona; doktrina edo ideia bati atxiki berria den pertsona.

Jadanik Onqelos proselitoak (bakea bego harekin!) azaldua du, eta zuzena da haren azalpena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Iheslariek Durangoko giro gorian baino ideia-askatasun eta tolerantzia handiagoa aurkitu zuten Granadako erresuman, baina erlijioaren sua ezin amatatu eta proselitoen bila jardun zuten musulmanen artean ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 210. orr.

Danubiok, berriz, bere bidea alderantzikatu eta errumaniar, serbiar, bulgariar eta greziar proselitoen kultur alubioi bat utzia zuen ibaian gora, jada gainezka zegoen Vienako arragoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.

Ez nintzen nihaur aski proselita ikasleak ekararazteko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus