Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
proselitista izond proselitoak lortzen saiatzeko joera duena.
Bere burua kristau definitzen zuten katekumeno proselitista haien aurrean, beraiek nahi gabe seguru asko, kristau ez nintzela pentsarazi zidaten, lehenengo aldiz agian. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.
Euskal gizona, "homo demens", arkeriak jotako mozkor proselitista, taktikaren eta estrategiaren pepepelmoidea, burujabetasunaren alde-edo egundoko burugabekerien egilea, deus arriskatzen ez duen piztia manipulatzaile odolzalea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.