Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proselitismo iz proselitoak lortzeko lana.

Edozein elkartek, erakundek, alderdik, erlijiok... etsai gogorragotzat hartzen du hurbileko heterodoxoa, urrutiago sentitzen duen jentila baino, eta urruneko jentil hori hurbilarazteko eta bereganatzeko saio ugari eta proselitismo gorria egiten saiatuko den neurri berean ahaleginduko da alboko heterodoxoa suntsitzen eta desegiten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 201. orr.

Karitatea eskaintzeko orduan Elizak proselitismorik ez duela egin behar.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Euskadiko Ezkerrako irakasle bakar hark, inoiz proselitismorik egin ez bazigun ere, haren aukera estimatzera eraman ninduen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.

Patruila hau Espainiako Defentsa Ministerioarena da, eta bere helburuen artean armadaren proselitismoa egitea dago.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Liburua orrikatu eta gainbegiratuta, garbi zegoen lan politiko bat zela hura, anarkismoaren proselitismoa egiten zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

Beharrezkoa ote du proselitismoa euskarak?  Berria - Kultura   2004-07-03

Egiaren bat duela uste duen orok proselitismorako joera pixka bat izan ohi duenez, Sañudo eta haren lagunak biltzen ziren kafetegira joan zen gau batez, Letamendiren dotrinez hitz egin, azaldu eta komentatzeko asmoz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus