Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prosaiko izond poesiarik gabea, arrunta.

Martxa da iraupenaren indar prosaiko eta segur baten parabolarik egokiena, eta, funtsean, biziaren sinboloa, irudi xuxenena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Bidea ez zait hain idilikoa iduritzen, akidurak lekuei errealitate prosaiko bat emaiten baitie.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.

Ideia geniala, ordea, hitzez dago osatua, gainerako ideia arrunt prosaikoak legez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Bai ezagutu zituela pasioa eta eromena, baina gero eguneroko atxikimendu prosaikoa, elkarrekiko pazientzia, iraupenaren penak eta ere goxoa, bai.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

Egiten genuen lan prosaikoagorik ere: txandaka pasatzen genuen erratza, txandaka garbitzen komuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 323. orr.

Ez nuke erran behar ordea, ut supra egiten entseiatu naizen deskriptzio poetikoen ondotik, orain, datu prosaiko batera lerrarazi nauela errealitateak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Horregatik gaituk hain prosaikoak diru kontuan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 268. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus