Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Motor gehienak, propultsiorakoak nahiz industriarakoak, bi hauetariko bat dira: edo atzera-aurrerakoak, edo birakariak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Koretroia zorrotada bidezko propultsioa erabiliz mugitzen da uretan, igerilari ona da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.
Ioi bidezko propultsio motorra. Berria - Gaiak 2004-11-16
Libre mugitzen da, berak daukan propultsio-unitate bati esker. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Hitzek propultsio indarra galdu zuten hegazkinen aldean; eta paraxutik gabe geratu zen memoria. Berria - Kultura 2004-07-21
Zuhaitzetara igotzeko, lubakien gainetik jauzi egiteko eta ezein asmakizun mekanikok egin ezin dituen maniobra asko egiteko aukera ematen dio giza animaliari propultsio-sistemak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Ioien bidezko propultsio sistema iraultzailea du zundak, ohiko koheteena baino 10 aldiz eraginkorragoa. Berria - Gaiak 2004-12-28
«Argazkiak erakusten du robota guk nahi genuen lekuan dagoela», adierazi zuen atzo Jennifer Trosper NASAren Propultsio Laborategiko zientzialariak. Berria - Gaiak 2004-01-31