Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proposatzaile 1 izond zerbait proposatzen duena.

Gauzak hala, sozialistek erantzun zuten EAJren mozioari «ezezkoa eman beharrean» zeudela, nahiz eta «akaso» talde proposatzailearekin zenbait kontutan ados egon zitezkeen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Talde politiko proposatzaileen arabera, igoera %29 ingurukoa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Grebalarien izenean usu mintzatu den Patxi Nobliak errepikatzen zuen Garapen Kontseilua (proposatzailea) eta Hautetsien Kontseilua (erabakitzailea) ez zirela elkarrekin aski hurbiletik lanean ari.  Herria   2004-01-15

2 iz zerbait proposatzen duen pertsona.

XX. mendearen hasieran, Formaren teoriaren (Gestalttheorie) proposatzaileek ikusmenezko mundua lege unibertsal eta betierekoen arabera antolatzeko garunak duen sortzetiko ahalmena nabarmenduko dute batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Proposatzaileek atzo azaldutakoaren arabera, batzordearen helburua frankismoaren biktimei onespen eta aitortza politiko, ekonomiko eta soziala ematea izango litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Baziren batzuk, haien artean, trikimailuak asmatzen nekaturik, Jainkoaren batasuna erlijio-dogmatzat onetsi behar dela esaten zutenak; baina mutakallim-n-ek hori zorrozki gaitzetsi zuten, proposatzailea mespretxatuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 231. orr.

Hasieran zurkaitz bat izaten zen, Erregeak erabiltzen zuena bere bufoiari errita emateko eta gobernu erabakiak geldiarazteko, proposatzaileari bizkarra hautsiz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 271. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus