Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Denborarekin bazabiltza, zergatik ez gara joaten buelta osoa emanez?", proposatu zidan berak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.
-Gauza bat egingo diagu -proposatu zuen jinak-: mutil hau jaso, eta hegan eramango diagu neskarenera, eta hartara ikusi ahal izango diagu bietan zein den ederrena. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 42. orr.
-Lagunduko dizut etxera, automobila gertu daukat -proposatu zion Maizak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 194. orr.
-Zatoz hiru t'erdietan edo -proposatu dit-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 57. orr.
-Behingoagatik -proposatu dizue Txok- Zonako Batzordeak erabiltzen duen pisuan bil gaitezkek. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 17. orr.
-Gatozen berriz ere Delosera, atenastarrengana- proposatu zuen Ruche jaunak. Jokalariak proposatu zuen: joango gara elkarrekin? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.
Talesek erakutsi zuen triangelu bakoitzari zirkulu bat egokiaraz dakiokeela [...] eta proposatu zuen nola eratu behar den beti zirkulu zirkunskribatu hori. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.
Nik, kuraia guztia bilduz, proposatu nion aperitifa elkarrekin hartuko genuela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.
Nik proposatu nion giltza berehala eramanen niola. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.
Ekitaldi baten ondoren, Egurenek Junín kalera joan gintezen proposatu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.
Proposatu nion Agentziari akzioak eros zitzan piku-mermelada egiten zuten enpresa guztietan, poliki-poliki gure agenteak enpresotan sartu ahal izateko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
Huts egin dela ikusten baldin bada, ikusmen-sistemak berriro aztertzen ditu bere inbariantza-hipotesiak, eta beste hipotesi batzuk proposatzen ditu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.
Giza gorputzaren eredu gehiago ere proposatu ziren. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.
Dardo partida bat proposatu zion Gabini. «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.
Egungo Logika: Frege-k bere logika proposatu ondoren sortzen dena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.
Urte batzuk geroago beste eredu bat proposatu zuen Eisensteinek ideia hori bera azaltzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.
Gure artean ez baitzegoen giro, bost minutuko atsedenaldia proposatu du. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 213. orr.
Tobin tax esaten zaiona, James Tobinek proposatu zuen jadanik 1978an; truke-eragiketa guztiei zerga apal bat ezartzean datza, %0,5 adibidez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.
Errepetizionea bururatzean, ohi bezala Xabik hurrupaldia proposatzen du. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 76. orr.
Neska zerbitzaria hurbildu zitzaidan eta eskuinaldeko mahai bat proposatu zidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.
Beste parabola bat proposatu zien Jesusek: [...]. Elizen arteko biblia Mt 13,24
Truke harrigarri bat proposatu zion Al Mamunek ekialdeko enperadoreari: atxilotuak liburuen truke! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.
Hain berria ere ez da hemen proposatzen dugun marko teoriko hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.
Hark proposatu egun eta orduan, ni ez libre, eta nik posible nuelarik, hark ezin. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 159. orr.
Wright-ek hau proposatu zuen: usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek jauzi egin dezakeela [...] bibrazio-maiztasun egokia duen beste molekula bat inguruan bada. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Eta, orduan, zer proposatzen duzu? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 263. orr.
Greziar matematikari batzuek proposatuak zituzten, bai, hiru problema horietarako eraikuntzak, baina ez ziren erregelaz eta konpasaz eginak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.
Arratsaldero bezala paseo bat ematea proposatu nion Lizi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Emanaldia biharamunera atzeratzea proposatu zuen Perrettek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.
Une batez atseden hartzea proposatu zuen eta, bien bitartean, bidea ikusmiratzea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.
National Gallery-n buelta bat ematea proposatu zidan, eta beste kafe bat hartzea han. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.
Pariseko legebiltzarrean norbaitek proposatu zuelarik, ez hain aspaldi, korsikar populua ontzat hartzea, frantses populuaren barnean, auzitegi gorenak erabaki zuen zatiezina dela Frantziako Populua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 46. orr.
Hark proposatu zien bi santu, nahi zituztenak, aukeratzea eta zozketaz bietako bat izurritea uxatzeko zaindari bezala hartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.
Bikiak jaio zirenean, Ruche jaunak proposatu zion Ravignan kaleko etxera bizitzera etortzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.
Banekien ez zuela ohidura izpirik horrelako tresna baten erabiltzeko eta laster proposatu nion segidaren hartzea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 115. orr.
Nahigabearen aringarri, ondasunak elkarbanatzea proposatu zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.
Hori dela bide, belaunaldiz belaunaldi kulturen ezaugarri egonkorrak ikastea proposatu zuten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.
Horregatik, lehen pertsonan baizik egiaztatu ezin diren gogo-egoerei dagozkien hitzak esanahirik gabekoak direlako, diskurtso zientifikotik kanpo uztea proposatu zuten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
· Plangintza horretan proposatzen zen, besteak beste, Zorrotzaurreko bazterrak aprobetxatzea hiriko campus berri bat egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.
Etxera laguntzeko proposatu zidan estreinako aldian bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.
Erabilera horiek ongi bereizteko proposatu zuen Edward Branigan-ek (1984): alde batetik, mugimendu "funtzionalak, espazio eszenografikoa eratzeko, [...]”. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.
Hondartzara joateko proposatu zidan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 205. orr.
Bere laguna itzuli zela ikusirik, karta jokoan aritzeko proposatu zion; elkarren aurrez aurre eseri ziren, mahaiaren alde banatan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.
· Argazki batzuen gaineko fikzioak asmatzeko proposatzen zitzaigun zenbait idazleri. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 45. orr.
Santuak eredutzat proposatzen zuen sarri haren biziera, "anai Joan" ez, baizik "San Joan" deitzen ziolarik alaiki. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.
John Satan argurgarriaren izena titulu horren hartzaile egokitzat proposatu du koherentziaren zale den batek, adierazten baitu Harry Thurston Peck irakasleak luzaro izan duela titulu baten abantaila. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.
· Ia besteak bezalako zenbaki bihurtu zirenez geroztik, ekuazio aljebraikoen ebazpentzat proposa zitezkeen irrazionalak; behar bezala definitu gabe zeuden, ordea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.
Erantzukizun hori "kategoria" filosofikotzat proposatzen da, askatasunaren eta erabakiaren ("fiat") domeinu sakratutzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.
aldaketa proposatu (10); aldaketak proposatu (5); aldatzea proposatu (15); aukera proposatu (7); auzapezak proposatu (5); aztertzea proposatu (8); batasunak proposatu (6); bidaltzea proposatu (8); bidea proposatu (6); biltzea proposatu (7); bultzatzea proposatu (6)
egitea proposatu (168); egitea proposatu du (33); egitea proposatu zuen (55); egiteko proposatu (15); ematea proposatu (23); ematea proposatu zuen (9); erabiltzea proposatu (9); eraikitzea proposatu (7); eratzea proposatu (24); eratzea proposatu zuen (8); erostea proposatu (6); erreforma proposatu (5); ezartzea proposatu (14); ezartzea proposatu zuen (5); gehitzea proposatu (9); gobernuak proposatu (8); handitzea proposatu (7); hark proposatu (6); hartzea proposatu (29); hartzea proposatu du (6); hartzea proposatu zuen (11); hastea proposatu (12); hastea proposatu du (6); hitzarmena proposatu (5)
igoera proposatu (12); igoera proposatu du (7); igotzea proposatu (10); ituna proposatu (6); itzultzea proposatu (6); izatea proposatu (45); izatea proposatu zuen (14); izendatzea proposatu (6); jaistea proposatu (8); jarraitzea proposatu (10); jartzea proposatu (16); jartzea proposatu du (7); jasotzea proposatu (6); joatea proposatu (28); kentzea proposatu (12); kentzea proposatu du (6); lan egitea proposatu (8); luzatzea proposatu (5); murriztea proposatu (11); murriztea proposatu du (6); neurri proposatu (16); neurri proposatu ditu (5); neurri proposatu zituen (5); neurri zehatzak proposatu (5); neurriak proposatu (14); neurriak proposatu zituen (5)
onartzea proposatu (9); osatzea proposatu (23); osatzea proposatu du (7); osatzea proposatu zuen (8); plana proposatu (5)
proposatu berri (6); proposatu eta onartu (5)
sartzea proposatu (5); sortzea proposatu (46); sortzea proposatu du (14); sortzea proposatu zuen (18)
uztea proposatu (13); zabaltzea proposatu (10); zera proposatu (8); zerbait proposatu (5); zuzendaritzak proposatu (6)
proposatua izan (14); proposatua izanen (15); proposatuak izanen (8)
eajk proposatutako (5); egibarrek proposatutako (5); eusko jaurlaritzak proposatutako (5); gobernuak proposatutako (13); guk proposatutako (5); imazek proposatutako (6); kontseiluak proposatutako (5); nazio eztabaidaguneak proposatutako (5); proposatutako aldaketak (8); proposatutako estatutu (6); proposatutako neurriak (12); zuzendaritzak proposatutako (6)
proposatzeko epea (5); proposatzeko eskatu (8); zuzenketak proposatzeko (5)
batasunak proposatzen (5); egitea proposatzen (53); egitea proposatzen du (16); elkarteak proposatzen (12); erabiltzea proposatzen (5); eraikitzea proposatzen (5); eratzea proposatzen (6); eusko jaurlaritzak proposatzen (5); hartzea proposatzen (7); hatsa elkarteak proposatzen (7); irekitzea proposatzen (5); izatea proposatzen (14); jarraitzea proposatzen (5); jartzea proposatzen (5); jaurlaritzak proposatzen (9); kentzea proposatzen (5); neurriak proposatzen (5); osatzea proposatzen (9); proposatzen du txostenak (7); sortzea proposatzen (13); uztea proposatzen (5); zer proposatzen (20); zer proposatzen duzu (8); zera proposatzen (6)