Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Proportzionatzea, era berean, obra bereko elementuen artean adostasun egokia lortzea da, eta parte bakoitza, berezirik hartuta, ondo etortzea obraren itxura osoarekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 550. orr.
Neurriratzeak esan nahi du itxura ederra lortzea, eta elementuen konposizioan egoki proportzionatuko forma izatea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.
Baina Tomasen ustez gauza bat ederra izateko hiru baldintza bete behar dira: perfektua, proportzionatua eta argia izan behar du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.
Elementu proportzionatuen kasuan, zerbait gehiago erantsi behar zaio beti erlazioari, hain zuzen ere, leku garaietan egiten diren lanetan edota obra erraldoiak egiten direnean ere, izan dezaten beti neurrien arteko erlazioa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.
Uretan plisti-plasta ari diren ume eta ume handien garrasi histerikoak baino askozaz ere proportzionatu eta atseginagoak dira, dudarik gabe, beren hegada pausatu eta ero samarraz zeru-sabaian lorratz ikusezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien txilioak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.