Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proportzional izond kopuru edo tamainez mintzatuz, beste batekiko proportzio bera atxikitzen duena.

Bozetarako lau hilabete falta zirela, hauteskunde sistema proportzionala ezarri zuen berriro alderdi txikiak zigortzen ditu eta italiarrek erreferendum bidez arbuiatu zuten, 1993an.  Berria - Harian   2006-04-12

Edertasuna, azkenik, kontuan hartuko da eraikinak itxura dotorea eta atsegina baldin badu, eta elementu bakoitzaren neurriak doi-doi arrazoi proportzionalen araberakoak baldin badira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Hala nola, 1, 2, 3 zenbakiak emanez geroz, nornahik ikus dezake laugarren zenbaki proportzionala 6 dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Sentsibilitate eskaseko materiala duk, buruhausterik ematen ez duena (buruhausteak eta sentsibilitatea proportzionalak dira).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Elkarri dagozkien aldeak proportzionalak direnean eta haien angeluak berdinak direnean banan-banan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

Arimaren kontzientzia gorputzarekiko, gorputzak erasana izateko duen gaitasunarekiko proportzionala da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

2 (izenlagunekin)

Prozesuak egiazko uste asko sor ditzake eta haren justifikazio maila fidagarritasunaren mailaren araberakoa izango da, zuzenki proportzionalak baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Fluxu horren lastertasuna distantziaren alderantziz proportzionala da (hurbil dauden gauzak bizkorrago mugitzen direla ematen du).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

3 ik gorago 1.

Prozedura hori laugarren proportzionalaren bidez adieraziko dugu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sistema proportzionala (4)

zuzenki proportzionalak (3)

laugarren proportzionalaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus