Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proportzio (orobat proporzio g.er.) 1 iz gauza baten zatien arteko edo zati baten eta osotasunaren arteko egokitasuna.

Proportzio oro, edertasun oro, ordena oro, handi zein txiki, Jaungoiko Jaunagandik soilik izan daiteke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 276. orr.

Edertasunaren sentimena ez dela printzipio, proportzio, kausa edo erabilgarritasunetik eratortzen den zerbait, zuzenean ematen dena baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.

Ba ote dago proportziorik kirtenaren eta ontziaren artean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 204. orr.

Venus lumaduna edo Cupido kapaz jantzia agertzen badira, gorputz atalen liraintasun eta proportziorik bikainenaz ere, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Ez da guztiz desegokia izango leku estu eta espazio itxietan lan egiten denean, kolomei proportzio lerdenagoak emanez lan egitea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.

Kontuan hartu behar dugu Ideian bertan badagoela Ongiaren Ideia osatzen duen anizkoitasuna -Edertasunak, Proportzioak, Egiak osaturikoa-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Oraingoan ere, gorputzen proportzioetan edo anatomia-legeekiko fideltasunean jarri beharrean arreta, azal hutsean jarri nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Keinuetan ikusten zitzaion erabide hura eta, batik-bat, mugitzeko zuen modu klasikoa, dena armonia eta proportzioen batzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 190. orr.

Harresien gainean, mairuen irudi proportziorik gabeak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 129. orr.

2 tamaina, dimentsioa.

Kanpoko izaki hori, bere proportzioengatik, bere iraupenagatik, bere tasun izendaezinezko eta barnera ezinezkoengatik, bere jatorriagatik, bere etorkizunagatik edo bere helburuengatik, [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 246. orr.

Haragizko kurben gainetik, proportzio anatomikoen gainetik, kontzeptua maite du, emakume-kontzeptua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 10. orr.

Hartarakoxe proportzio egokiak ditueneko, hodei puska hori, goialdetik gandortzen joango da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

3 zatidura biren arteko berdintasuna; kopuru biren arteko zatidura.

"Lehenak bigarrenari buruz bigarrenak bien baturari buruz duen proportzio bera duen erlazioari" deitzen zaio urrezko epaia (matematika bidez adierazita: a/b=b/ (a+b); proportzio horrek, aise egiazta daitekeen bezala, 1,618-ko erlazio bat ematen du aldeen arterako, "urrezko zenbakia" deitua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Lehen ontziaren tamainaren eta eramango lukeen pisuaren arteko proportzioa 8/4 litzateke, eta bigarren ontziaren kasuan, berriz, 4/2.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Orduan zilarraren eta kobrearen arteko proportzioa 960/1 zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Demagun gastuaren eta urrearen arteko proportzioa 1/64 izan zela; zilar-kantitatea bikoiztu zenean -eta, beraz, prezioa erdira urritu zenean-, proportzioaa 2/64 izan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Gure inguruko beste herrietan gertatzen dena baino apalagoa den baliora iritsi da gure unibertsitateen gaurko ikasle/irakasle proportzioa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 113. orr.

Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua, gutxi gorabehera formula honek adierazten duen proportzioan: 3Ca3(PO4)2 Ca (OH)2.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Odolean dauden gatz mineral guztien proportzioa % 0,9 inguru da (sodio kloruroa da nagusi).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.

Proportzioa hauxe zen: %70 gizonezkoak eta ia %30 emakumezkoak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 151. orr.

Proportzio horren arabera, ontzi greziar edo erromatarrek urtebetean egiten zuten bidaia bat, hiru urtekoa zen gutxi gorabehera Salomonen ontzientzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 33. orr.

Dirua bikoiztean, makutoak ere bikoiztuz gero, proportzioak bere horretan iraungo du, bikoizte bataren eta bestearen aurretik bezala.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

Zenbat eta txikiagoa izan animalia, orduan eta azalera handiagoa dauka gorputzak, duen bolumenaren proportzioan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 105. orr.

Gure ohituren kontra doa, merkataritza-espirituaren kontra eta zigorren proportzioan egon behar duen egokitasunaren kontra.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Argi ikus daiteke, proportzioan, goraka nola doan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 289. orr.

Bortxaz inportatua izan zen lekuetan, Estatu Batuetan bezala, proportzioak alderantzizkoak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

Proportzioak gordetzea forma gordetzea da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Proportzioak gordetzean eta dimentsioak aldatzean gordetzen dena da forma.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Marierena zelako probabilitateak ez ziren proportzio aritmetikoan ugalduko, proportzio geometriko edo metatzailean ugalduko ziren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.

Proportzio berean besarkadera handiagoak erabili beharko dira goian, eta tornuen arrabolak ere handiagoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.

Askatasun pertsonalaren eta gizarte-zuzentasunaren osagaiak zeuden proportzio desberdinetan konbinatuta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

Lapurreta-arriskua alderantzizko proportzioan aldatzen zen lapurrak hazten ziren gizarte-ingurunearen egoerarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Badirudi estatu baten masak bere osatzaileen sentiberatasunaren alderantzizko proportzioan egon behar duela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gainerako gorputz-adarrek ere proportzio-erlazioa gordetzen dute, eta horretaz baliatu ziren pintore eta eskultore ospetsu guztiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Ezinezkoa da atrio txikiek atrio handien proportzio-neurri berdinak izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2850. orr.

Badaude beste kapitel-mota asko, era askotara deitzen direnak [...] gure ustez, ordea, ezinezkoa da horietan proportzio-ezaugarri desberdinak antzematea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

6 aukera, egokiera.

Hitz egiteko proportziorik gabe utzi ninduen, han joan baitzen etorri zen bezala espaloian aurrera, ezinago erdara.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 201. orr.

Guraso aberats eta kualifikazioko seme-alabek beti dute eskolatze maila garaiagoa eta hobea izateko aukera handiagoa, beraz, desberdintasunak betiko iraunarazteko proportzioa dago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Ez diat uste hik Miss Fairfaxekin elkartzeko proportzio handirik duanik, Jack.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 133. orr.

Antoñito Casares ere aurkeztu zion, enplegatua eta kazetaria, emakumezkoen artean proportzio ona zuen gizona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

Haziaren aroa, hazitarako aroa; haziarentzako hila, proportzio onak dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 429. orr.

Liseritzeko eta jasotzeko proportzio onenean omen dago gorputza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus