Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan gura da, propioki eta zuzenean Volksgeistaren teoria bat ez dagoela; dagoena da, literaturaren azterketak praktikatzerakoan edo historia unibertsalaren filosofia bat eraikitzerakoan, kontzeptu horren erabilpena baliabide -tresna- gisa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.
Hori da Ortega-k propioki arima kontsideratzen duena, arima korporalaren eta izpirituaren arteko zubia eta iraganbidea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 216. orr.
Hizkuntza honetan posible izango da orokortzeak erabiltzen dituen argudioak propioki errepresentatzea, hau da, "oro" edo "edozein" partikulen erakoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.
I. Berlinen liburuak Herder ez du propioki nazionalista legez interpretatzen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 185. orr.
Alemanez propioki ikasi duzu autore hauek irakurri ahal izateko? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 295. orr.
Atera bezain laster helaraziko dizut ale bat eskuz zuretako propioki idatzitako eskaintzarekin. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 201. orr.