Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

propio (orobat propi g.er.) 1 izond berezia, berekia.

Euskal idazleek edo euskal literaturak atzerrian ideia berezi, ezberdin edo propio bat saldu dezakeela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 222. orr.

Fraide mendikanteek Elizan beren bizimolde propio eta bereziaren arabera bizitzeko zuten eskubidea legitimatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Irakurlea ohartuko zen aurkezle bakoitzak bere izaera zuela, desberdina, propioa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 171. orr.

Etiko izendapenean bi termino bateratzen direla: êthos (eta letraduna), bizilekua, egoitza; eta éthos (epsilon letraduna) norbanakoaren profila, izaera propioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Arraza bat posible da bere izpiritu propioa gabe, izpiritu propio bat ez hizkuntza propioa gabe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 127. orr.

XIX. mende hondarrean, bi bizkaitar gaztek, Luis eta Sabino Arana Goiri anaiek piztu zuten euskal bihotzetan nazio propioaren aldeko sugarra.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Nazio bakoitzak bere estatu propioa izaiteko duen eskubidearen aitzakiaz, [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 84. orr.

Harengatik negar egiten zuenak, berriz, bere gaitz propioez zuela samin, eta bere heriotza propioaz zuela, ilun eta itzal, gogoeta egiten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.

Emakumearen kapituluaren barruan, publikotasunari espazio propio bat eskaini diot.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.

Ezinezkoa zitzaidan lotura politiko-afektibo haiek guztiak etetea eta neure bide propioan abiatzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 75. orr.

Ez zutela sekula halako bikoterik ikusi, kodigo propio eta pribatu baten jabe, mundu estralurtar batean bizi zirela zirudien.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 48. orr.

Arima lotsor, txepelak ez du munduan misio propio bat: haren bizitzea hor-egotea eta irautea izaten da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.

LUR argitaletxeak bere baliabide ekonomiko propioak arriskatu zituen hiztegi entziklopediko bat argitaratzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 109. orr.

Nork bere gustua, nork bere iritzia, nork bere maitea eta nork bere gauza propio eta bere-berezko mordo bat edukitzera (edo asmatzera) bortxatzen gaituen legea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

2 berezkoa.

Liburu honetan diziplinari propio zaion konplexutasunetik aparteko ezer ez sartzen ahalegindu gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 18. orr.

3 gramatika-izenaz mintzatuz, berezia.

Izen propioen auzian, adibidez, Russellek guztiz baztertuko du izen propio batek denotatzea ez den beste eginkizunik izatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

XIII. mendean bai, izen propio gisa agertzen zaigu Orçi bat; izena bai, baina auskalo zerena edo norena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Zertzeladak, ordua eta izen propio bat edo beste ziren soilik faltsuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 154. orr.

Beste herrietako mintzairen hizkuntzak hartzen direla kasik izen propio bezala, hala nola Italiako "Giroa" eta, nahiz gutiago, Espainiako "Korridak".  Herria   2002-08-01

• 4 adlag berariaz, nahita.

Ez ninduan heriotzari iheska ibili, baina propio haren bila ere ez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.

Halako batean konturatu ginen umeek propio hondatzen zituztela jostailuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Mendoza, esan bezala, gizon xehea izan da, herrikoa, aukera hori propio egin zuelako.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Jakizu, bildu ahal izan ditugun datuen arabera, propio eman diotela su aipatu eraikuntzari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 125. orr.

-Askotan iruditzen zait pasarte batzuk niretzat propio idatzi dituela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.

Olazabalgo Don Tirso irundar aberatsa ere, artean, Donibane Lohitzunetik Parisa propio joana zela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 129. orr.

Ez da berez sortua izan, propio piztua baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 103. orr.

Intentzio makurrez juduen aurka propio asmatua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 154. orr.

Sukarri pusketen artean piztu behar zen sua: hartarako propio markaturiko uztai biribil baten barruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

Baita Frantziatik harrera ofiziala egitera propio etorritako Castelnau jeneralak ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Horretarako propio asmatutako tramankulu batez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.

Ke-hodia aldatuta zeukan motor burrunbatsu batean, propio ahalik eta zarata gehien atereaz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.

Deskuidoz edo propio, ez dago jakiterik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.

Gau soineko bat erosi behar izan zion festarako propio.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.

Gidariak, handiuste kankailua bera, mugimendu arriskutsuak egiten zituen propio.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

5 ez-propio izond

"Haragiaren borondatea" esatean adierazten du, haragi-irritserako isuria, gizakiaren borondatearen aurka dagoena, nahiz eta honek bere menpe har dezakeen: gorputzarena da, eta aldi berean arimarena ere bai, nahiz eta arimarena modu ez-propio batean dugun, eta hortik etorri indarrak eskastea eta ahultzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

6 lehengusu propio ik lehengusu 3.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

hezkuntza sistema propio (4); hizkuntza propio (4); honetarako propio (4); horretarako propio (23); izen propio (21); lehengusu propio (5)

propio antolatutako (4); propio egin (7); propio egina (7); propio egindako (10); propio eginiko (9); propio etorri (6); propio horretarako (8); propio jarritako (7); propio prestatu (4); propio prestaturiko (6); propio prestatutako (11); propio sortutako (10)

sistema propio (8); sistema propio bat (4)

agentzia propioa (4); ahots propioa (24); araudi propioa (4); bere nortasun propioa (4); bide propioa (19); bilduma propioa (4); bizitza propioa (9); curriculum propioa (8)

eredu propioa (8); eremu propioa (5); esparru propioa (9); espazio propioa (7); estatu propioa (5); estilo propioa (17); estilo propioa duzula (5); etxe propioa (4); etxebizitza propioa (4); hezkuntza sistema propioa (8); historia propioa (4); hizkuntza propioa (16)

ikuspegi propioa (4); irakasleria propioa (5); iritzi propioa (6); izaera propioa (11); izen propioa (17); lege propioa (4); lehengusu propioa (6); leku propioa (5); modu propioa (4); mundu propioa (5); nortasun propioa (18)

politika propioa (5); proiektu propioa (5); sare propioa (9); sistema propioa (20); talde propioa (24)

baliabide propioak (11); estrategia propioak (4); ezaugarri propioak (9); izen propioak (130)

selekzio propioak (4); titulu propioak (4)

gorputz propioaren (4); hezkuntza sistema propioaren (4); interes propioaren (4); izaera propioaren (4)

izen propioen (5)

izen propiorik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus