Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

propina 1 iz eskupekoa.

Hura ordaintzerakoan propina bat emanez erakutsiko nion nire esker ona.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

Sei dolar eta hirurogeiko lenteja platerkada bat hartu eta hamar dolarreko propina utzi dit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.

Ez diat uste utzi diodan baino propina gehiago espero izango zuenik, ezin jakin inoiz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 91. orr.

Andreasek eskerrak eman, eta propinako dirua edan zuen, baina ez gehiago.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 27. orr.

Bertan geratu zen propinaren zain, paineluaz kopetako izerdia lehortu eta hiruzpalau eguneko bizarrari hazka eginez.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.

Hemengo kamarero batek, propinekin bakarrik, egundoko dirutza irabaz lezake gau bakarrean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.

2 irud/hed

Saio normala amaituta, propinen txandan, "Itziarren semea" kantatu zuten, entzuleren batek eskatuta.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 14. orr.

Edo taldeko kide egin edo atxilotuta geratu, eta, horrez gainera, astinaldi bat jaso propina.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus