Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
propagandista izond/iz propaganda egiten duena.
Kazetari propagandista probintziano bati. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.
Al Bahlul Al Kaedako «propagandista arriskutsua» dela esan du Pentagonoak. Berria - Mundua 2004-02-25
Txekhoven propagandistarik handienetakoa bihurtu zen birraitona. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 145. orr.
Musulman lurretan ibili zen boladan [...] indo-arabiar zifretara bihurtu zen; haren propagandista izan zen herrialde kristautuetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.
Mullerren sistemaren propagandista zen aldetik, atsegingarria gertatzen zitzaion ikustea zaindariak harridura nabarmenaz begiratzen ziola. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 72. orr.