Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

propaganda 1 iz zerbait ezagutaraztea, jarraitzaileak edo erosleak lortzeko.

Nork erabaki lezake zer den informazioa eta zer propaganda?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Ekintza hura propaganda bidez azaltzeko ahaleginak atxiloketa asko ekarri zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Aholkulariek eskatzen zutena baino gutxiago gastatu zuen armadan, baina, propagandaren bidez, zutena baino lau aldiz gehiago zutela sinetsarazi zien denei.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 24. orr.

Propagandak badaki komeni denean xalo eta inozo itxura hartzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.

Saiatu zen Berlinen egin ziren Joko Olinpikoak nazien aldeko propaganda bihurtzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Propagandarekin edozer lor daiteke, ezta Goebbels?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 24. orr.

Arazoa zen [...] Francoren propagandak komunistatzat azaltzen gintuela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 33. orr.

Kontuan izan behar duzu naziek fede itsua dutela propagandan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

-Propaganda inprimatzeko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.

"Propaganda" esaten diote adituek, baina "gezurra"ren beste izen bat baino ez da, azken batean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Bada, noski [...] bere burua, erakusleihoa edo ganadua bailitzan, gustura erakusten duenik, propaganda edo fama edo nik ahal dakit zeren bila.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.

"Politika" zioen apala propagandako liburu eta panfletoz beterik zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.

Arriskua, oinarrizko heziketa unibertsalak propagandarako irekitzen zuen aukera zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Artxibo pribatuetan, garaiko filmetan eta propagandazko dokumentaletan arakatutako lanekin, 36ko gerraren inguruko The black dog (Txakur beltza) collage poetikoa aurkeztu zuen atzo.  Berria - Kultura   2006-02-19

2 (izenondoekin)

Komunikabideak ahaltsuago, eta propaganda erabakigarriago Apaizen sermoiari propaganda ofiziala eta film amerikarretako publizitate subliminal guztia erantsita.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.

Borroka espirituala hasi zuten, non arma nagusia propaganda "ideologikoa" izango baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Propaganda demokratikoaren abiaburuetan iragar zitekeenaren aurka, hitzaren garrantziaz mintzo denean ekintzak prestatzeko, alegia, arrakasta lortzeko erabilgarri den arrazoinamenduaz ari da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

"Candido" izeneko astekari batean hasi zen idazten, propaganda demokristaua eta antikomunista eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Pedagogia iraultzailea esaten genioan hari, propaganda armatua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 282. orr.

Hitz egin behar da, gizona, jendeari azaldu egin behar zaio nora iritsi nahi dugun, bestela hedabideen esku geratzen da informazio guztia, hedabide horien propaganda ilunak nahastu egiten du jendea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 138. orr.

Propaganda hutsezko gerra asko dago munduan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahai zabal baten gainean, Don Carlosen aldeko propaganda orri mordo bat topatu dut. Metroko bagoietan, eliza baten propaganda mezua ageri da.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Bidean nindoala, Odeonsplatzeko zutoin batean propaganda afixa batzuk ikusi nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Albisteak zabaltzeko metodo modernoek eta propaganda-bide berriek, postatik hasi eta irratsaio eta prentsa arterainokoek, txanpongintza inperialean izan zuten baliokidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 80. orr.

Mendeko bi gerrate handietan ikaragarri perfekzionatu ziren propaganda teknikak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Banderak, himnoak, indar neurtzeak, propaganda aparatuak eta bat egiteak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 112. orr.

"Gerra hotza" propaganda mailako erantzuna zen armamentu fisikoen mailako erronkari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Kazetariekin ibili ohi zen, propaganda zereginetan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 234. orr.

Musikaria zenez, propaganda-batailoi batean sartu zuten, komisarioen eskumeneko. JOCekoak gara [...] eta langileen aldeko propaganda-jarduerak egin ditugu askatasun sindikal eta politikoak eskatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Behin eta berriro errepikatuta, azkenean Hitlerren Propaganda ministro zen Joseph Goebbels-ek berak ere, sinetsi egin zuen egia usteko gezurra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Demokrazia Kristauaren prentsa-bulegoaren aginduetara, oilo katolikoek hauteskunde-propagandarako lan egiten dute.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

5 propaganda-orri, mezu edo kidekoen multzoa.

Pentsu konpainia baten propaganda, 1924koa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 54. orr.

Lehorrean zenean, baforean gordetzen zigun propaganda guztia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Batzuetan propaganda ekarri izan dut.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 56. orr.

Propaganda ere bota dute.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Jende gehiago geureganatzeko asmotan genbiltzan -propaganda banatzeko, besteak beste-, baina erorikoak gertatu ziren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Benetan ari naiz, neuk bakarrik zabaldu izan dut propaganda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 57. orr.

Sigla horiekin hornitutako panfletoak zabaltzeari ekin genion hortik zehar eta propaganda sartu genuen hainbat egunkari eta aldizkaritan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 42. orr.

Posta-kutxan propaganda baizik ez du aurkitu.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 53. orr.

Sindikatuko propaganda, larunbaterako.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 213. orr.

Propaganda subertsiboa zabaltzea izan zen nire ordura arteko lana.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 57. orr.

Propaganda instituzionala jaso dut garraio publikoaren alde.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 72. orr.

Propaganda bereko beste orri batean txaleten aurkako informazioa dator.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 73. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Armadaren izen onaren zikintzailea, milizianoa, salataria, medikua frontean, propaganda zabaltzaile zorrotza eta zinikoa...  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.

· Askok, hautes propaganda izango zelakoan, gogo biziz hartu zituzten, hautagaiarekiko begirunez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 199. orr.

7 propaganda egin

Nik, eskolan, propaganda egiten nuen inoren beldurrik ez duen fanatiko erreboltari baten moduan. emakume horrek ez dik egunkarietan propaganda egiteko beharrik, bezeroak lorez beteta joango zaizkiok-eta ate joka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Estatu laikoa da Espainia, eta ez da inola ere onargarri eskolan inork erlijio jakin baten aldeko propaganda egin dezan, ez hitzez ez janzkeraz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.

Eman dezagun Casarini izeneko hizlari bat ari zela hizketan keinu handiak eginez gobernuaren aldeko propaganda egiten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.

Eskualde hartan ez dela neholaz ere apez ihardokitzailerik onetsiko, eta, are gutxiago, lehengo eginkizunak bete eta iraultzaren kontrako propaganda egiten duenik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

Munichen barrena dendaz denda ibili beharko bainuen nire produktuen propaganda egiten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 153. orr.

Zer esan dezagun nahi duten, horrexen propaganda egiten digute, guk zer ikusi huraxe kondatuko baitugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus