Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pronto 1 adlag prest.

Hain urduri eta adeitsu emakume gazte batekin zeudelako eta hain aitakoi aldi berean, aholku bat beti pronto ezpainetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.

Hantxe ni pronto, zain, bezperatik kuidadoz landutako iragarpenarekin.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 110. orr.

Bueltatzerakoan horra non daukan kazola erbiarekin pronto.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Kotxea pronto zegok, nahi duanean eramango hau hirira, hik esan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 118. orr.

Ama alai zegoen, zopa pronto zegoela esateko igo zenean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

-Pronto hago? -esan zidan, autotik jauzi batez atereaz-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.

Nire mutilak pronto daude.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 352. orr.

Kanoiak bolbora franko dauka, eta helburu berriak begiz jotzeko pronto dago.  Berria - Kirola   2004-10-27

Gezurra pronto izaten nuen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 27. orr.

Algortako pisu batean egokitu ginen presoek dena pronto izan arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 199. orr.

Badaezpada ere, beti pronto dituen esaldiak esango ditu noizik eta behin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 74. orr.

2 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Apusturen bat egiteko pronto inork erronka botaz gero.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.

Mikrouhin labean hiru minutu egin eta mahaira eroateko pronto.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Luzaz bizi izan zen hango kobazuloan ermitau, beti ere bidaiariei laguntzeko pronto.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 12. orr.

Gehientsuenak, baina, lasaiago sentitu dira, udako beren umezurztegi partikular horretan beste astebeterako askatasunaz gozatzeko pronto.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 50. orr.

-Zoaz infernura, Fionn Mac Cumhail! -hots egin zuen, bere ezpata altxatu eta Fionni zartada emateko pronto.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 196. orr.

Mutila ere amore emateko pronto zegoen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.

Egunkaria tolestu zuen, hitz egiteko pronto zegoela adieraziz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.

Etorkinak hartzeko pronto al gaude, akaso...?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.

Bostak dira eta kalera ateratzeko pronto da, Miren bila etorriko baitzaio laster.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.

Haren begi argi tristeek aspertuak ziruditen, denborak ekar zitzakeen gauza bitxi guztietarako pronto.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Haien buru Morgana zetorren, eta gerrarako pronto zegoen baldin eta ez bazioten mirabe bat itzultzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 163. orr.

Festa egunerako pronto, horrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.

-Etzirako pronto zaukaagu kotxea -esan zion Bautistak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 167. orr.

3 bezain pronto bezain laster.

Etxeratu bezain pronto, telefonoa hartu eta komisariara deitu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.

Ni hemen nintzela konturatu bezain pronto, alde egin zian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 42. orr.

Gora iritsi bezain pronto sakatu nion berriro jaitsierako botoiari.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

-Nahi baino beranduago, baina ahal bezain pronto.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 98. orr.

Larryk bere lan egutegia zuen, eta aukera izan bezain pronto joaten nintzen ni hara.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 55. orr.

Gaitzaren agerraldiak, azaldu bezain pronto, desagerrarazi egin behar dira, lehenbailehen.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Atetik sartu bezain pronto ia, justu hirurei eskua eman ondoren, oraindik mahai buruan esertzeko zegoela, bota zuen lehendabizikoz gerora gutxienez hiru edo lau aldiz errepikatuko zuen "muga zaitezte gertakizunetara" bere ustez desegoki hura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.

4 (erlatibozko atzizkiaren eskuinean)

Abisaiek astia hartzen duten bezain pronto espero ditudala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.

Hori etorri zait burura esnatu naizen bezain pronto, eta larrituta begiratu diot erlojuari: goizeko hamaikak eta hogei.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus