Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pronostiko 1 iz susmo edo aieruetan oinarrituriko iragarpena.

Elizabeth erreginari aldian behin pronostiko eta iragarpen batzuk egitearen truke, lasai bizi eta ikasketetan murgiltzeko aukera izan zuen John Deek...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

Pronostiko guztien aurka, letra adintsu hura nik altxa asmo nuen eraikuntza intelektualaren zutabe bihurtzeko zorian zegoen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.

Pronostikoren bat egitekotan...  Berria - Kirola   2004-03-13

Zaila da pronostikoa egitea, halere nik Koteto jotzen dut faborito, bera txapeldun handia baita.  Berria - Kirola   2004-09-04

Denek pronostikoak egiten dituzte gurutzatuek erantzungo dutenari buruz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

Berak serio-serio pronostikoa bota du: «Juanek eta Peiok irabaziko dute, 22-15, hori bai Aimarren aurka lan asko egin beharko dute».  Berria - Kirola   2006-03-16

Lasterketari dagokionez, pronostikoak bete ziren.  Berria - Kirola   2004-11-16

Pronostikoak beteaz, berak lortu zuen boto kopuru handiena, ponderazioa egin eta gero.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Partida hasi aurretik pronostikoek faboritotzat jotzen bazituzten ere, atzokoan urduritasunak kalte handiegia egin zien Iriondo eta Rekalderi.  Berria - Kirola   2004-05-02

Pronostikoek neurketa lehiatu bat aurreikusten bazuten ere, atzokoan Txafee eta Laskurain jaun eta jabe izan ziren Iruñeko Labriten.  Berria - Kirola   2004-03-07

Bilbao Basket Zaragozara abiatuko da gaur, pronostikoak hausteko asmoz.  Berria - Kirola   2004-01-31

2 diagnostikoaren arabera sendagileak egiten duen eritasunaren aurreikuspena.

Pronostikoak ziurtasunik gabea izan behar zuen, ordurako I. jaunaren egoera egonkorra zela zirudien arren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

Orain arte, gaixo baten oheburura deitutako medikuak diagnostiko bat egiten zuen, eta hartatik saiatzen zen eritasunaren bilakaera aurreikusten, hots, pronostikoa egiten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.

Gaitzak gero eta lehenago diagnostikatu, pronostikoa hobea izaten da.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Disfagien %80k pronostiko ona izaten dute.  Berria - Gaiak   2006-01-27

Medikuaren agiriaren arabera, «pronostiko erreserbatuko gaixotasuna du».  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Gibelean tumore bat duela eta medikuntzak diagnostikatutako pronostikoaren kontra, zenbait urte gehiago bizitzea erabaki du.  Berria - Kultura   2006-04-26

3 (meteorologian) iragarpena.

Datu zehatzak ematea nornahik egin zezakeen, baina nor ausartuko zen pronostikoa egitera?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 78. orr.

Baliosoa zen sarritan bere pronostikoa, baina informazioa emateko modua zuen aparta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.

Hauxe zen baserritar eta artzain askorentzat neguko atariko anuntzio eta pronostiko fidagarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pronostiko ona izaten (3)

pronostikoak bete (3); pronostikoak egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus