Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

promulgatu, promulga, promulgatzen 1 du ad lege eta kidekoez mintzatuz, ofizialki publikatu, indarrean jarri dadin.

Errepublikako presidenteak hamabost egun ditu legea promulgatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Kristandadeak bere legeak promulgatu zituen, gizarte-jardueraren eremu osoa hartzen zutenak Elizan eta Estatuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Legeak ezagutzea promulgatu behar dituen legegileari egozten zaio.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 199. orr.

Estatuek ingurumenari buruzko lege eragingarriak promulgatu beharko dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 120. orr.

Karakalaren ediktua K.o. 212an promulgatu ondoren, Erromatar inperioko gizonezko aske guztiak, salbuespen txiki-txikiekin, erromatar hiritar izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lege promulgatuak subiranoarengandik datozela, zuzenki eta filosofikoki hitz eginez, subiranoaren ahotik jaso direnean bakarrik jakin daiteke.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus