Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

promozionatu, promoziona, promozionatzen du ad sustatu.

Argitaletxe batek idazle bat promozionatu nahi badu, kritikek hori bideratuko dute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.

Hargatik dute bankuek eta gainerako erakundeek holako interesa artistak lainezatzen eta promozionatzen, eta bazter guztiak artez betetzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Penelope Cruzen gorputz osoko argazki hortera bat hautatu dute filma promozionatzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 57. orr.

Liburua ez da batere promozionatzen, hil egiten da jaio orduko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 406. orr.

Pioneer konpainiak Sunskit marka daramaten sodak promozionatu nahi ditu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.

Frantsesek edozein aitzakia hartzen dute turismoa promozionatzeko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus