Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autorearen obraz hitz eginez gero, proiekzioaz hitz egingo nuke, ez promozioaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 109. orr.
Irakasleen promozioa eta soldataren pizgarriak batez ere ikerkuntzan oinarritzen direla. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.
Publikatzearen bide horretan lagunduko dion promozioa egiteko astia falta du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 322. orr.
Bistan zegoen Anek oso ondo zekiela bere buruaren promozioa egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.
Promozioak argitaletxe handiek antolatzen dituzte eta idazle konkretu batzuekin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 109. orr.
80ko hamarkadan, Espainiako telebista kate pribatu bateko programa ospetsu batean barrabarra egin zen "Cacao Maravillao" izeneko txokolate baten promozioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
Promoziorako diru gabeziaz kexu dira editore gehienak. Berria - Kultura 2006-04-14
Hemen gaindiko hamar bat hazkurriren promozio bateratua sustatzeko sortua den APPAB elkartearekin. Herria 2005-08-04
Promozio handia egiten ez bada, komunikabideetan iragarkiak jarriz esate baterako, oso zaila da film bati lekua egitea. Berria - Kultura 2006-01-04
Lehen mementoan harridura sor lezake [...] jendeak teologiako ikasketak promozio sozialaren ikuspuntutik baliagarri bezala edukitzeak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.
Promozio kanpaina bitxiaren ondoren produktuaren kaleratzea etorri zen: aldizkaria, alegia. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 78. orr.
Oraingotz, promozio alea beizik ez dugu eskuratua, "Kaixo Ardizain" kantuarekin. Herria 2002-10-17
Segidan MTVren boikota helduko zen, promozio bideokliparen mezu arrazista zela medio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 33. orr.
«70eko hamarkadako klixe onenekin batera, generoaren oinarrizko erritmoak ageri ditu», dio disketxeak banatutako promozio orriak. Berria - Kultura 2006-02-24
Dublinera bidaia bat tokatu zitzaion Eroskin, aurrez egindako bidaia baten promozio zozketan berak jakin gabe parte hartu zuelako. Pako Aristi «Note book», 2005 - 111. orr.
Hantxe gelditu nintzen, bakarrik, nire promozio-lekuan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 119. orr.
Biografoak inprimaketa eta promozio kostuak berdintzeko modurik aurkituko balu [...] pozik ekingo lioke hain kultur balio handia duen lana argitaratzeari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 52. orr.
Lakuak araua onartu zuen otsailean, alkateak udal promozioak Etxebideren zerrendaren arabera zozketatzera behartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Hirurogei bat lagunek osatzen genuen geure promozioa, bi gelatan banatuta, A eta B. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.
Biak aurtengo promozioko ingeniariak. Herria 2002-10-03
Inkestak 2002. urtean graduatu zen promozioaren analisia egin du. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Mondragon Unibertsitateko 2000. urteko promozioaren %90,7 lanean ari da. Berria - Ekonomia 2004-07-23
Fakultatean bi gorpu erabiltzen genitinan laboratorioko praktikak egiteko, eta urtez urte bi gorpu berberak zitunan, mila promozio ezberdinek bisturia sartu zietenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.
Denak gazteak ziren, denak ziren euren promozioetako azkarrenak, distiratsuak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 54. orr.
Heziketa Fisikoko lehenengo promozio haietako partaideak ginen, Gasteizko fakultatera ikastera baino gehiago ondo pasatzera etorri ginenetakoak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 32. orr.
Lagunak galdurik eta promozio berrietako gaztetxo ikastunez inguraturik ikusi genuen geure burua. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 32. orr.
Badirudi sartu berri den kartzela zaintzaile promozio gazteak zuhurtasun handiz aplikatzen duela legea. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 75. orr.
promozioa egiteko (5); promozioa izango (3)
lehen promozioko (5); promozioko ikasleen (3)