Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

promotore (orobat promotora g.er.) 1 iz sustatzailea.

Hizlari: Jakes Iroume Irulegiko auzapeza, Jean Mixel Galant kontseilari orokorra, [...], Jean Pierre Indaburu promotorea, Antton Curutcharry baigorriar gaztea.  Herria   2005-04-07

Bera promotore den eraikuntzetan alor hauek jorratu ez ezik promozio pribatuetan betearazi ere egin behar ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-28

70 inguru hartzen ditu banketxeak, 72 inguru promotore eta lurzoruen jabeek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Orain, bi gisetako bizitegiak nahi dituzte hor eraiki: sozialak behereko partean, nagusiki jende adintsuarentzat HLM sozietatearekin; gaineko partean aldiz hiriak promotore pribatuak lehian ezartzen ditu.  Herria   2003-11-13

Harenak ziren edo dira: Setim promotore pribatuak 180 etxe eraiki dituen gunea, Herriko Etxeak berriki erosia duen Agerreko jauregia, [...].  Herria   2005-06-16

1991n ondo saldu geuntsoan "Inmo-Viz" promotoreari.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 43. orr.

Last Tour International promotorak jakinarazi du Santanderren ekainaren 22tik 24ra bitartean egingo den jaialdiaren egitaraua.  Berria - Kultura   2006-03-16

Kontzertu antolatzaile gisa Noise on Tourrek eskuratu duen garrantziaren lekuko dira promotoreak datozen hilabeteotarako iragarri dituen taldeak: Hugo Race&True Spirit, Nine Pound Hammer, Mick Harvey, Demolition Doll Rods [...].  Berria - Kultura   2006-03-23

2.000 libra inguru batzea lortu ondoren, alde egin omen zuen promotoreak; jakina, horixe bai ekimen onuragarria!  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nire aita, Angeltxo, Degrela jauna, Real Madrideko zuzendaritzako beste jaun bat eta Espainiako boxeo promotore handiena. Last Tour International kontzertu promotoreak nazioarteko musika jaialdia antolatuko du Bilbon uztailaren 13tik 15era.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus