Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Promiskuitate hartan, han, piztia artean, eta zera zegoela! zezena! Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 14. orr.
Ezkontzatik kanpoko harremanak, promiskuitatea eta emakumeen komunitatea ez direla bekatu... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.
Pentsatzen zuten nahi gabeko haurdunaldiak, abortuak, dibortzioak, promiskuitatea eta baita indarkeria sexuala ere amaituko zirela heziketa sexualarekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.
Promiskuitatean bizi izan zen, irritsezko zurrunbilo baten erdian. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.
Euskaldun bat izan zen [...] bere furfuria sektarioan, Ostiral Santuko egunean, zenbat urtez ez gara gogoratzen, promiskuitatezko parranda publikoak antolatzera ere iritsi zena. Askoren artean «Rataplan» - 27. orr.
Aurreko testuinguru batean ikusi dugunez, gizarte-desintegraziozko garai baten bi ezaugarri nagusi promiskuitate-zentzua eta batasun-zentzua dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.