Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prometatu, prometa, prometatzen (orobat prometitu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian prometatu agertzen da) 1 du ad promestu.

Hamasei urte zituen, 1533ko urtarrilean Migel Mailuk bere fedea prometatu zionean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Osaba, prometatu bezala, zirkulutik urrats baterat paratu zen, hari bizkar emanik, bere buruaz ezin segurago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 242. orr.

Uste duzu garesti saldu nuela leku garrantzitsu hura: ez, oro prometatu nion musu baten truk.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.

Eta prometatu zitzaionaren hautematea Jainkoaren egintzak (gorets bedi!) zirelako froga hauxe da, ez zitzaizkiola jakinarazi egintza-atributuak besterik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 134. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta holaxe bizi gara, holaxe goaz bide luzean Lur Prometaturantz. Erlijioko edozein kiderentzat, are gehiago Joana Albretekoaren menpeko izanik, lur prometatuaren suerte bat zen Biarno.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prometatu bezala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus