Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere baitaratzeko astia izan dezan, promenatzen gara une batez basoxkan zehar; gero etxeari buruz daramat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.
Harresietan gaindi promenatu naiz gauean, bakar eta gogoetatua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.
Bordeletik promenatzeko edo paseatzeko era guztien artean, egon behar du bakarren bat Ameriketatik iristen zen kakaoaren edo kafearen aztarna gordetzen duena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 123. orr.
Egun osoa hondartzan barrena promenatzen eman ondoren, arratsa heldu zelarik, Baionara itzultzea pentsatu nuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.
Hoteleko hallean promenatzera doa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.
Joaiten ginen aste barnean promenatzerat, bi egunez... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 82. orr.
Sartagudan -harrezkero Alargunen Herria deitu izan zaio- 86 gizonezko promenatu zituzten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 22. orr.