Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

promenada (12 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz pasiera, paseoa.

Baiona eta Milafranga artean "Antsoteko ordokia" osatzen duten 300 hektara bazter berdeen antolatzeko gisan promenada eta publikoaren formatzeko, 111 000 euro ekartzen ditu Akitaniak.  Herria   2005-06-30

Bazen arratsaldero joaten ginen promenada eder bat ibaiertzeko zuhaizpean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.

Promenada amaiturik, etxera hartzen dut, bazkaldu eta banoa harkaitzetan goiti.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 138. orr.

Ea noiz etortzen diren promenaderako.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.

Tentsioa ibiltokirat abiatzeko tenorean, aldiro aldatzen dizutelakotz promenadarako ordua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Diziplina gutxieneko bat ezarriko dio bere buruari: ibiltokiko promenadetan huts ez egitea, ahal izanez gero, paseoak eta ariketa fisikoak uztartzea...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bainan promenada denboran etxerat joateko permisionea ukaiteko behar zen nota onak izan diziplinakoan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 82. orr.

· Ez dut orduko gisan berriz ikusi: Hondarribia aski herri polita da, behean zuhaitz promenada bat eta aldamenean itsasoa daukana, ordoki batean kokatua, Irundik hurbil antzean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

3 promenadan adlag pasiatzen. ik promena.

Nik, vodka xume bati plastikozko basotik tiratuz, gure aurrean promenadan dabilen munduari begiratzen diot.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus