Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proletario 1 iz bizitzeko bere soldata besterik ez duen pertsona, eskuzko lana egiten duena eta bizitze maila apala duena, burgesa edo kapitalista ez dena. ik langile.

Alde batetik, ekoizpen baliabideen jabe direnak, kapitalistak; eta bestetik, bere lana baizik ez dutenak, proletarioak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Bat-batean nekazari izateari utzi eta proletario bihurtutako jendea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.

Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak; klase hori libre izandako eta proletario bihurturiko gizonek eta liberto edo esklabo askatuek osatzen zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Hori beldurra proletario hauek heriotzari diotena!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 241. orr.

Industria eremuetako proletarioaren profila ahitzen, lausotzen, egokitzen ari da herrialde garatuetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Hiriko proletarioak ondo daude hirian geratzen diren bitartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 241. orr.

Hegoaldetik etorritako proletario askok.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.

Higikunde honek bat egin zuen errusiar proletarioen ideia iraultzaileekin, baina yiddishari eta judu nortasunari uko egin gabe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Han, aski egoera larrian, Erromako bazter auzoetako proletario mailarik apalenetako eta baztertuenetako langileria eta gazteria ezagutu zituen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

• 3 izond proletarioena, proletarioei dagokiena.

Familia proletario batean hazia naiz ni: aita, buzo urdina jantzita, goizeko zazpietarako sartzen zen egunero fabrikan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.

Auzo proletario bat zen Adurtza, eta hala da oraindik: etxe merke eta zapalak, Mesetako ibaien izenak dituzten tabernak, lantegietako hesi luzeak, belarrik gabeko parkeak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Kritikak arte proletario berriaren aitzindaritzat jo zuen.  Berria - Kultura   2006-01-17

Ukabila airean eta kantu proletarioak ikasten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 44. orr.

"Iraultza", gure eta gure ondorengo belaunaldiarentzat, borroka proletario eta sozialistarekin asoziatzen dugun kontzeptua da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Iraultza Sozialista eta internazionalismo proletarioaren beharra defendatu nahi genuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 227. orr.

Erromatar bakeak eskainitako aukera lehian zeuden zenbait erlijio proletariok hartu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Kanpai hauetxek egingo diote agur iraultza proletarioaren egunsenti distiratsuari!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.

Gutxiengo menderatzailearen aurkako erreakzio proletarioak adierazpide bortitza aurkitu zuen hainbat garaitan eta hainbat lekutan, Erdi Aroko nekazari-gerretatik Frantziar Iraultzako jakobinismoraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

4 irud/hed

Emakumea Kreazioaren proletarioa besterik ez baita, nahiz eta dotore jantzia baldinbait ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 212. orr.

Gelatxo soinuaren langilea izan da, proletarioa, lana bukatutakoan etxera etortzen zena.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 63. orr.

Larba hori ez da osorik garatzen; langile bat da, proletario bat, lanerako eta mendekotasunerako espiritua duena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

Sexu-bizitzaren proletario triste haiek bazuten beren talde harrotasuna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraultza proletarioaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus