Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proletargo (8 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean; orobat proletalgo 115 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz proletarioak, langileria.

Diskutigarria duk proletargoaren diktadura, ez duk uste?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.

Proletargoaren lider hura lege-eta-ordenaren aldeko bere etsaiek erosi zuten, eta isiltasun onuragarrian bizi izan zen eta aberastasun porrokatuan hil.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.

Bai nire militantzia, bai oroimenean itsatsita neuzkan kanta sentimentalak, bai, batez ere, etengabe erabiltzen genituen hitzak: "herria", "nazionala", "soziala", "proletargoa", "iraultza" eta beste hamaika halako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Agian, hemendik aurrera, proletargoaren ordez prekariogoari buruz hitz egin beharko dugu, horixe baita langileriaren helmuga neoliberalen logika aseezinean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Proletargoaren rocka egin nahi duk?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 86. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Proletargo-auzo bateko handitasunik gabeko eliza da, dena porlan, dena aluminio, dena antzinako estilo.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

· Desintegrazioaren ezaugarri nabariena gizarte-gorputzaren zisma da hiru zatitan: gutxiengo menderatzailea, barne-proletalgoa eta kanpo-proletalgoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

proletargoaren diktadura (3)

barne proletalgo (9); kanpo proletalgo (6)

barne proletalgoa (11); kanpo proletalgoa (4)

barne proletalgoak (8); kanpo proletalgoak (7)

barne proletalgoaren (10); kanpo proletalgoaren (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus