Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prokuradore 1 iz herri ordezkari batzuei ematen zaien izena; salatari publikoa. ik fiskal.

Pontzio Pilato erromatar prokuradoreak [...] medailoietan enperadorearen irudia zeukaten erromatar zutoihal militarrak Jerusalemera sartu zituenean, juduen erreakzioa sutsua izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Ikusiko da erabateko aldea zegoela kargudun horien eta guk egun alderdi publikoa deritzogunaren -hots, gure prokuradore nagusien, erregeren edo jaunaren prokuradoreen- artean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.

Erresumako prokuradore nagusi Pedro Etxarten seme bigarrena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Nazioko prokuradore izanez, auzitegietan ministerio publikoaren zereginak zituen, legeak idazten eta ikerketak agintzen zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

Girolamo Cardanoren aita, Fazio, altxor publikoko prokuradorea, doktorea, legelaria, eta eruditoa zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Saiatu ziren Jacquesen mailako izan zitezkeen gizon-emakumeekin, hiriko abokatu eta prokuradoreekin, harremanetan jartzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.

Monduteguy izendatu zuten kantonamendu hiriburutzat Baiona zuen Uztaritzeko eskualde guziaren prokuradore.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

Berebiziko zehaztasunez galdetu zuen nor zen hiriko gobernadorea, nor Ganberako burua, nor prokuradorea; labur esanik, ez zuen aipatu gabe utzi funtzionario nagusietako bat bera ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Aita Sainduak nahi lituzke epaile hauek, auzipetuak beste horiek eta prokuradoreak beste haiek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

Baionako prokuradoreak artxibatu egin du Etxeberriren aurkako salaketa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Pierre Hontang prokuradoreak isun handiak eskatu ditu hamarnaka demoentzat, legearen izenean, berak lege hori lotsarik gabe urratzen duelarik.  Herria   2004-12-30

Prokuradoreak erabaki dezake, adierazpenen berri izatean, pertsona auziperatzea.  Berria - Harian   2005-08-11

2 (hitz elkartuetan)

Jaime II.a Mallorcako erregearen legeetan erregeren prokuradore postuaren sorkuntza ageri da, egun gureek dituzten funtzioekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 237. orr.

· Bestela izan balitz ere, ez zatekeen sartuko, gisa horretako hika-miketan onuradun bakarrak legegizonak, auzitegi-prokuradoreak eta gainerako kideak baitira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus