Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen prokuradorearen proklama berri bat, baizik eta Batzar Nazionalak zabaldu erabaki bat, egiazko lege bat. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.
Baxenafarrek mistelaren bukoietan gordeta pasatzen zituzten Hegoaldera Karlos erregegaiaren proklamak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Hizkuntza "arruntetan" argitaratu proklamek ez zuten arrakastarik, ez eta armen hartzeko adina zuten gizonak beren kabuz aberriaren zerbitzuan jartzera sustatzen zituzten ordezkari herritarren presentziak ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.
Ez ditzatela erabili halako proklamak Euskal Herrian garatu beharreko prozesuaren funtsa desitxuratzeko edota herritarren artean nahasketa eragiteko. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Neure proklama eginez amaitu nahi dut: Hemen, benetako galera, herrialde honetako hizkuntzarik garrantzitsuena ez ezagutzea da, eta ideia honen hedapena politikaren, maitasunaren eta literatur kalitatearen bitartez, hirurak bat eginik soilik lortuko dugu. Berria - Kultura 2006-02-09