Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Puntu batetik plano batera egindako proiekzio bat balitz bezala deskriba daiteke geometrikoki aldakuntza hau. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.
Mundu mapetan Peters-en proiekzioarekin bezala, herri txikienak probintziarik handienaren neurria hartzen du. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 20. orr.
6. irudian garbi ikusten da proiektatutako irudi bat infinitu objektu posibleren proiekzioa izan daitekeela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.
Folioetan inprimatutako hainbat proiekzio erakusten dizkio Antoniori: "hauek dituk hogei urtekoak, hauek hogeita hamarrekoak eta hauexek berrogeikoak"; ilaje ezberdinak, desberdintasun txikiak, batzuk sumaezinak ia. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 95. orr.
Film baten proiekzioa edo antzezkizunen bat ustekabean eteten denean. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 136. orr.
Proiekzioak dirauen bitartean (ia hiru ordu) ikuslea behartuta dago bere buruari bloke horien arteko denborazko erlazioen nondik norakoaz galdetzera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Proiekzio guztiak Antzoki Zaharrean emango dituzte, ohikoa denez. Berria - Kultura 2006-04-26
Lehen proiekzioa 16:30ean egingo da; bigarrena, 18:30ean. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Zutabe hau argitaratzen denerako azken biak geratuko dira ikusteko, eta haiekin batera zenbait hitzaldi, tailer eta film dokumentalen proiekzio. Berria - Kultura 2006-05-05
Erretinako irudia esaten zaion hori korneak, begi-niniak eta kristalinoak osatzen duten sistemari esker begiaren atzealdean eratzen den proiekzio optikoa baizik ez dela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Perspektibazko proiekzio batek proiektatutako bolumenak eta haiek espazioan duten antolamendua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.
Bazela garuneko neurona-mailan, entzumenezko espazioaren "mapa" gisako bat, zentzumen bidezko informazioaren puntuz puntuko proiekzio ororen guztiz desberdina. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.
Proiektatzen denean, tarte beltzez bereizitako fotogramen proiekzio-jarraitasun batek sortzen du filmeko irudia. Begian eratzen den irudi optikoaren proiekzio izaera hori Antzinarotik ezagutzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.
Argi-dardara argi gertaera periodiko guztietan agertzen denez, proiekzio-lastertasuna geldiegia denean agertzen da zineman. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Proiekzio angelua ezin hobea da; atzealde ilunarekin, gainera. Berria - Kultura 2004-08-11
Erretinako irudia (irudi optikoa) ikusten den eszenako gainazal desberdinen luminantzien proiekzio bidezko irudikapen bat da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Beste mota batzuetako filmek erakutsi dute argien nola eraberritzen duen proiekzio-denborak filmaketa-denbora. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Zaputzak ez die askorik iraun, ordea, proiekzio-gelako erdi-ilunpe goxoak txantxetarako gogoa ekarri baitie berehala. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 79. orr.
Proiekzio-aretoko argiak piztearekin batera. plastikozko pasabide luze bat doa ikusleengandik proiekzio pantaila bateraino. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 83. orr.
Proiekzio lanparen intentsitatea jaso zenean [...] 4 Hz-z goiti igo zen maiztasun kritikoa, eta segundoko 24 irudi proiektatzean berriro azaldu zen txinpartaketa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Beste mahai baten gainean, berriz, Talesi buruzko emanaldian dagoeneko erabilitako proiekzio-materiala, abian jartzeko prest. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.
Serbiako artistaren hiru bideo proiekzio aurkeztuko dituzte. Berria - Kultura 2004-12-23
3Dko animazio proiekzio batean. Berria - Kultura 2004-11-14
Guk ikusten duguna argi proiekzio batek eragiten du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.
Mito honek barbaroaren beraren arimako borroka psikologikoaz kanpoko mundura egiten duen proiekzioa dirudi. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.
Erlijioari dagokionez, Feuerbachen proiekzioaren teoriak bederen gaur egun arte jarraitzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.
Beste kontu bat da, bere jardunak ematen dion proiekzio sozialaz baliatuko den edo ez kausa batzuen alde ekiteko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 208. orr.
Enuntziatua ez da egoera jakin baten edo errepresentazio-multzo baten proiekzio zuzena hizkuntzaren mailara. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 115. orr.
Kontuan izanik tokiko esparrua ezin dela izan egitura mediatiko handiagoen proiekzio lokal hutsa, baizik eta lurraldeari eta bertan bizi den gizabanako zein kolektiboei lotutako telebista. Berria - Harian 2005-12-27
Kultur Hedapenerako eta Proiekzio Unibertsitariorako errektoreordea. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Munduko Bankuaren proiekzioen arabera 1994, 2020. urtean Taiwan eta Thailandia munduko lehen hamabost herrialde boteretsuenen multzoan sar daitezke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.
Urtean zenbat diren jakiteko ez dut proiekzioa egin beste erremediorik, gutxi gora beherakoa ateratzeko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 202. orr.
proiekzio edo irtengunea (3); proiekzio lastertasuna (3)
erretinako proiekzioa (3); filmaren proiekzioa (3)
bideo proiekzioak (3); erretinako proiekzioak (4); proiekzioak dirauen bitartean (3)