Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proiektu (6475 agerraldi, 118 liburu eta 2701 artikulutan; orobat proietu g.er., proiekto g.er. eta projektu g.er.; cf egitasmo 3792 agerraldi, 81 liburu eta 1903 artikulutan) 1 iz egin asmo den obra edo lana azaltzen duen ideia, idazkia, marrazkia edo kidekoa. ik egitasmo.

Isidrok beste gizon bat ematen zuela, eta proiektuak zeuzkala aspaldiko partez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

Aukera sortu eta bost urteko proiektu batekin Nigeriara abiatu nintzelako, bertako gobernadore baten aholkulari pedagogiko gisa lan egitera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 183. orr.

Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.

Lege humanitarioak egiteko proiektuak taxutzen zituen, arau horien bitartez oinazezko hiri hau aldatu eta zorionezko hiria sortuko zelakoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Proiektu hura 1969an jarri zen abian Hagako gailurrean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Baina proiektu hura ez zen behin ere mamitzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 285. orr.

Egunerokoan eragina izango duten beste hainbat proiektu ere martxan dira. egungo kooperatibek Arizmendiarrietak hasitako proiektuari ahal den leialtasun handienaz erantzuten diote.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Guztiek aurpegiratzen zioten Manhattan Proiektua burutu izana.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Ikerlari gisa proiektu askotan hartu du parte, finantzazio publiko nahiz pribatuekin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Beste bost pisu zituen proiektuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Hiru ardatz ditu proiektu horrek: transmisioa, bilketa-ikerketa eta hedapena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Frantziako Kode Zibilaren lehen proiektua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 6. orr.

2 (izenondoekin)

Nafarroako Gobernua ingurumenaren kontrako proiektu erraldoi guztietan sartuta dago.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 160. orr.

Bost urteko kontratua eskaini didate, proiektu sendo bat, eta hartu egin dut.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 231. orr.

Proiektu konplexuak bideratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Proiektu bideragarriena aukeratu dute.  Berria - Harian   2005-07-22

Kontua aurrera egitea baita, abertzaletasuna haztea eta herri honentzat proiektu bideragarri bat lortzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 123. orr.

Proiektu komunak gauzatzeko ez bada ere, elkarri gure penak kontatzeko behintzat balio izaten dute horrelako topaketek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 11. orr.

Merkatu askeen sorkuntza, egungo globalizazio prozesuarena bezalaxe, proiektu politiko bat izan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Euskal Herria zena [...] ez zen osorik sartu Euzkadi izeneko proiektu politikoan, eta Euskadi izenekoan ere ez da sartu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 107. orr.

Mahai gainean dauzkan proiektu industrialak zorrotz aztertu eta zirt edo zart egin behar du.  Berria - Harian   2005-10-04

Arnegi/Saliese errepidearen 2X2 lerrotan ezartzeko proiektu teknikoa.  Herria   2004-09-02

Azken hogei urte hauetan idatzi dituen nobelak behiala ernatu zen proiektu literario erraldoi baten fruituak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Era guztietako programa eta proiektu terapeutikoak jarri ziren martxan, baina guztiek [...] porrot egin zuten azkenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Ez da ez ideia txarra, izan diren hainbat eta hainbat proiektu ez-konkretu eta ez-bideragarri kontuan izanik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Lehenik, epistemologia kartesiarraz ariko gara, hori baita arlo honetan proiektu oinarrizkoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Ebanjelioa izango du aurrerantzean bere eta lagunen proiektu bakarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

3 (izenlagunekin)

Lehengaien mundu-merkatuen egonkortasunerako proiektuek berez izaten duten anbiguitatean datza auzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Naturguneen Lege berria erabil ote daitekeen aurretik baliogabetutako proiektu bati babesa emateko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 45. orr.

Lehen Saria eta Urrezko Domina bi eman dizkiote Rotterdamgo Nazioarteko Proiektuen Biltzar Nagusian.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 203. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzarmen horrek iragartzen du 3,2 miliar liberaren haineko proiektu zerrenda bat gure lurraldearentzat.  Herria   2001-02-15

Ikasmaterialgintzako proiektu kudeatzaile bat bilatzen du.  Herria   2004-03-25

Proiektu ekarleen harreraz, Garazi-Baigorriko Zabaldu batasunaz eta indar berriztagarrietaz mintzatu da Jean Louis Harignordoquy.  Herria   2004-03-25

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azpiegitura-proiektu garrantzitsuak finantzatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Zenbait ikerketa proiektu akademikotan hartu du parte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Erreformaren Lege-proiektua onetsi ondorengo belaunaldiaren historia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Presondegi proiektu berriak badira, bainan beti gibelatuak.  Herria   2004-09-23

Maileguz hartutako funtsak inbertsio-proiektu errentagarrietan erabili zirenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Bazauzkanat negozio proiektu pare bat kontu txarretatik erretiratzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 141. orr.

Kanten filosofia-proiektua zeharo humanista da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

Integrazio proiektu onest bat logikoki inposiblea da, beraz, a priori?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 149. orr.

Idazlan-proiektu bat egin nuen, bai, handi-mandia, presakako irakurketa haietako ekarriak eta eraginak bildu nahi zituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

Aurreko aldiko arte-proiektua ez bezalako arte-proiektu bat izan dutelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Gizarte proiektua zen berea, ez soilik enpresariala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Beharbada familia-proiektu baten moduan ikusiko luke kontu hau. ezin dut saihestu -nahiz gezurra dela jakin- semea nire bizitza-proiektuaren adar bat balitz bezala ikustea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

Frantziskoren jatorriak (aberats berrietakoa zen) eta gizarte-egoerak eragin zuzena dute haren bokazioan eta bizi-proiektuan.· "Giza genoma proiektua" hartzen du izena eta batez ere Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionalak (NIH) eta Erresuma Batuko Welcome Trust daude atzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

enpresa proiektu (8); garapen proiektu (10); hezkuntza proiektu (6); ideia eta proiektu (8); ikerketa proiektu (9); kirol proiektu (7); kultur proiektu (7); lege proiektu (38); lege proiektu berria (7)

proiektu asko (12); proiektu aurkeztu (7); proiektu bakarra (11); proiektu bat aurkeztu (12); proiektu bat jarri (6); proiektu bera (10); proiektu berri (39); proiektu berri bat (15); proiektu berria (35); proiektu berriak (35); proiektu berrian (8); proiektu berriaren (14); proiektu berriari (7); proiektu erraldoi (8); proiektu estrategiko (6); proiektu gisa (9); proiektu handi (14); proiektu politiko (63); proiektu politiko bat (8); proiektu politiko guztiak (11); proiektu politikoa (35); proiektu politikoak (13); proiektu politikoaren (7); proiektu politikoen (9); proiektu ugari (8); proiektu zehatzik (7)

ahtren proiektua (8); aurkeztutako proiektua (7); aurrekontu proiektua (28); behin betiko proiektua (7); bere proiektua (32); betiko proiektua (7); bizi proiektua (15)

egiteko proiektua (36); eraikitzeko proiektua (9); errauste plantaren proiektua (9); estatutu proiektua (7); euren proiektua (6); gure proiektua (21); hezkuntza proiektua (9)

itoizko urtegiaren proiektua (11); konstituzio proiektua (11); kultur proiektua (6); lege proiektua (143); lege proiektua onartu (28); legearen proiektua (6); lehen proiektua (12); likidazio proiektua (10); lurzoruaren lege proiektua (13)

plantaren proiektua (10)

proiektua abian (16); proiektua aurkezteko (13); proiektua aurkeztu (48); proiektua aurkeztu zuen (17); proiektua aurkeztuko (6); proiektua aurrera ateratzeko (7); proiektua aztertzeko (7); proiektua bertan behera (26); proiektua bultzatu (6); proiektua egin (10); proiektua egiteko (14); proiektua garatzeko (12); proiektua gauzatu (12); proiektua gauzatzeko (17); proiektua izan (17); proiektua izan zen (6); proiektua kritikatu (7); proiektua lantzeko (7); proiektua martxan (8); proiektua onartu (45); proiektua onartu zuen (16)

sortzeko proiektua (6); urtegiaren proiektua (19); y aren proiektua (12)

aurrekontu proiektuak (9); egiteko proiektuak (10); euren proiektuak (8); gure proiektuak (7); handitzeko proiektuak (8); horrelako proiektuak (7); lege proiektuak (61)

proiektuak aurkezteko (7); proiektuak aurrera ateratzeko (6); proiektuak aurrera egin (7); proiektuak aurrera egingo (6); proiektuak bertan behera (7); proiektuak garatzeko (11); proiektuak izan (6); proiektuak porrot (8)

aurrekontu proiektuan (8); lege proiektuan (14); proiektuan parte hartu (17)

proiektuarekin bat (8)

bizi proiektuaren (6); handitzeko proiektuaren (7); lege proiektuaren (69); lege proiektuaren arabera (8); lege proiektuaren aurka (7)

proiektuaren alde (31); proiektuaren aldeko (7); proiektuaren arabera (26); proiektuaren ardatz (8); proiektuaren arduradunek (8); proiektuaren aurka (46); proiektuaren aurka agertu (8); proiektuaren aurkako (15); proiektuaren barruan (13); proiektuaren berri (25); proiektuaren bultzatzaileek (11); proiektuaren helburua (12); proiektuaren inguruan (24); proiektuaren inguruko (14); proiektuaren kontra (29); proiektuaren kontrako (12); proiektuaren sustatzaile (6); proiektuaren sustatzaileek (7); proiektuaren zati (6)

aurrekontu proiektuari (11); lege proiektuari (13); proiektuari buruzko (21)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus