Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pantailaren luminantzian berebiziko eragina izango dute, aldiz, argi-iturriaren aldakuntzek; proiektorea lekuz aldatzeak, adibidez, zineman. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Fotograma batetik bestera aldatzen den bitartean proiektorearen objektiboa gortina birakari batek estaltzen duelako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.
-Jar ezazu proiektorea mahai gainean -agindu zidan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.
Berak eragin zion diapositiben proiektoreari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.
Maxek proiektore bat abiarazi, eta burrunbaka hasi zen motorra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.
Botoi bat zanpatu eta proiektorea martxan jarri zen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 154. orr.
Maxwellek ez bezala, zuri-beltzeko bi irudi bakarrik egin zituen [...] eta biak pantailan bata bestearen gainean ezarri zituen lente bikoitzeko proiektore batez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Erritmo jakin batean aldatzen dira lau proiektoretako irudiak, kontrasteak sortuz. Berria - Kultura 2006-04-27
Diapositiba-proiektore bat, proiektatzen ari den bitartean, bera ere mugitzen baldin bada, hark proiektatutako irudia mugikorra izango da, baina ez du izango berezko mugimendurik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.
Film proiektorean pasatzen denean ikusten dugun irudi bera entzuten ari garen soinua sortzen ari dena da, eta, beraz, ikusten ari garena soinua da, eta irudia entzuten. Berria - Kultura 2006-02-08
Horma nagusian, berriz, proiektore batek argituriko grabatu klasikoak, argi ia hezurkolore batez emanak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.
Andre gaixoa izututa omen zegoen hiri gainetik igarotzen ziren ingeles hegazkinen kontra botatzen zituzten tiroengatik eta proiektoreen argi itsugarriengatik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.
Gau batez, Rhin ibai gainean, laurogei proiektorek harrapatu zuten Gavoille beren argi-sortetan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 138. orr.
Mutikoak hiriaren errebaleraino eramaten du; ibai bat pasatzen da handik, isla horiak eginez, proiektore indartsu batzuez argiturik. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 14. orr.
Bitartean argi proiektoreak pizten dituzte. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.
Gauez hainbestean: zenbait zailtasunen ostean, zenbait behaztopa eta lokatzetan irristatzeren ostean, nola-hala erdiesten genuen helmuga kanpoan argi proiektoreekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.