Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proiektatu, proiekta, proiektatzen 1 du ad filmen, diapositiben eta kidekoen irudi handiagotua pantaila batean eratu.

-Ez ditugu berriz proiektatutako pelikula horiek -agindu zidan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 168. orr.

Pantaila txikiegia filmak proiektatzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

Segundoko 24 irudi proiektatzean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Proiektatzen diren irudien argitasunak ia segundo laurden bateko irudi-iraunkortasuna eragiten baitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Hiru irudi "kolore-banatuak" lorturik, berak esaten zien bezala, irudi bakoitza zegokion filtroan barrena proiektatuz (filtro gorria erabiliz egindako argazkia argi gorriz proiektatu zuen, eta berdin besteak, zein bere kolorez) bata bestearen gainean jarri eta baturik pantailaratu zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Max transparentziak proiektatzeko tresnaren atzean kokatzen zen bitartean, txanda hartu zion Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Erliebezko zinemaren printzipioa horixe bera dela: bi irudi proiektatzen dira pantailara -erretinetako bi proiekzioei dagozkienak-.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Atzeko oihalaren atzean, gaizki konektatuta balego bezala-edo, argi berde bat piztuko da, eta Pertsonaien itzalak proiektatuko ditu, bakandurik eta handi.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 143. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Irudi proiektatua, berriz, aldatzen zaila iruditzen zaigu, den bezala hartu edo uztekoa iruditzen zaigu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 166. orr.

3 irud/hed

Eguzkiak harrizko erlojuan proiektatzen zuèn marra ilunarekin, burdinazko ziria bitarteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.

Atea Zabaldu duenean eguzki motel batek bete du ezkaratza eta zoruan bi itzal proiektatu dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 38. orr.

Ostatutik metro gutxira dagoenean ate nagusia ireki dute eta argizko lauki bat proiektatu da Lainezen oinen aurrean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 72. orr.

4 zerbait beste zerbaitera iritsarazi edo beste zerbaitetan agerrrarazi.

Ez ote duzu gaur egungo egoera hamaseigarren mendera nabarmenegi proiektatu?  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.

Analisi historikoa, funtsean, garai desberdinetako eraketak plano bakar baten gainean proiektatzean datza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 226. orr.

Askotan, irakasleek euren arazo pertsonalak proiektatzen zituzten ikasgelan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.

Aitak bere gabeziak proiektatzen zituen nigan, nik hala uste.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 46. orr.

Hargatik esan nizkion hitz haiek Leireri, halaxe proiektatzen baititugu gurasook seme-alabengan geure goseak eta geure aseak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 244. orr.

Haurrak gurasoak kanporantz proiektatzen ditu, naturaren indarrak pertsonifikatuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

Haren esanetan, dibinitateak mundua sentitzeko proiektatzen duen organu bat da gizon bakoitza.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Jatorriak bilatzea, aurrekarien lerroan barrena atzeraka jotzea mugapenik gabe, tradizioak suspertzea, kurba ebolutiboei jarraitzea, teleologiak proiektatzea eta bizitzaren metaforetara jotzea eten gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 18. orr.

Kontzeptu bat bestearen gainean proiektatzea ahalezkoa egin duten puntuak zehaztea, metodoak edo teknikak transferitzea baimendu duen isomorfismoa finkatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.

· Ez naiz proiektatzen aurpegirik gabeko etorkizun batera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

5 jaurti.

-Zer paratzen dik hemen? -galdegin dio Joxek ia oihu batean burua mugitu gabe eta ahotsa kanposantu barrenera proiektatuz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 99. orr.

6 proiektua egin.

Handik gutxira, monje hargina itzuli, eta, berak proiektaturiko ateari zegokion tokian beste baten lana zegoela ikusita, ikaragarri haserretu omen zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.

Gaiaz luze eztabaidatu ondoren, azkenean, bi logela proiektatu zituzten, geroan munduratu egin zituzten bi seme-alabarentzat, hain zuzen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 78. orr.

Hiribilduak, gainera, ez dira karratuak edota angelu irtenekin proiektatu behar baizik eta biribilean, etsaiak alde guztietatik ikusi ahal izateko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.

Bailaran proiektatu duten AHTren zatia ikus zitekeen han, muntaia bati esker.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irudi proiektatuak (3)

irudia proiektatzen (3); irudiak proiektatzen dira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus