Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

progresista 1 izond aurrerabide politiko eta sozialaren aldekoa dena.

Politika aldetik doktrina hau planteamendu progresistekin lotu izan da, hau da, konpromiso soziala azpimarratzen dutenekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Iraultzaren gutxienez bi kontzeptu dagoela, ezkerrekoa eta eskuinekoa, edo iraultzaren eredu progresista deritzona eta kontserbakoia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 220. orr.

Horrek onesten duena, Volksgeist progresista da, irekia, harremanzalea beste nazioekin, ez kastizista, bere baitan itxi, agresiboa nazio auzoekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 159. orr.

Nik uste denak zirela Euskadiko Ezkerra ingurukoak, ia ezinbestean, beren kristautasun progresistaren ondorio bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Eskema ustez progresista askoren atzean ez da zaila bizitzari buruzko ikuspegi jansenista aurkitzea gaur ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Oso postura progresistak hartzen dituela politikan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.

Prest nengoen azkenik irakaskuntza moderno, demokratiko, misto eta progresistaren gozoa dastatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Indar progresista eta euskaltzaleak batzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Botere Judizialeko Kontseiluko Nagusiko gutxiengo progresistako gainerako kideekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Paul Murphyk Sinn Feini eta Alderdi Unionista Progresistari (PUP) diru laguntzak kentzeko asmoa agertu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-04-21

2 (pertsonez)

Argitaletxea ez da batere sektarioa, orduko kulturaren ispilu baizik: anitza, zientzia berriei irekia, katoliko progresistei aterik ixten ez diena, liburu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.

Irakasle progresista batek ez dituela ikasliburuak erabiltzen.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Gure irakasle guztiak laikoak ziren, oso-oso laikoak; ezkertiarrak eta progresistak, oso progresistak beraien ustetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

Savater eta Jon Juaristi bezalako gizon dotore, demokrata eta progresistaz osatutako epaimahai batek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 58. orr.

3 iz pertsona progresista.

Alderdi politikoen akordioa igurikatu gabe oinarritik kantonamenduka abertzaleen eta progresisten plataformen alde azaldu gara.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Haserre hori «abertzaleen eta progresisten» artean ere sumatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Ratzinger eta progresisten blokeko buru Martini kardinalaren arteko lehia izatea espero da.  Berria - Harian   2005-04-19

Haserre hori «abertzaleen eta progresisten» artean ere sumatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus