Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mailaz maila, hitzetik hitzera egiten dugu salto, norabide jakineko progresio baten barruan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 64. orr.
Birusen eta gaixoaren elkarrekintzak eta gaixotasunaren progresioa aurresatea oso zaila da giza gaixotasun infekziosoetan. Berria - Gaiak 2006-03-29
Normalena litzateke bere neurologoarekin hitz egitea gaixotasunaren progresioari buruz eta erabakitzea ze momentutan ez duen beste tratamendurik hartu nahi. Berria - Harian 2005-02-04
Inork ezin du bidean geratu edo astiroago joan, denak doaz abiadura berdinean, denak progresio berean mugitzen dira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.
Gertatzen dena da, progresioa egiteko arraunlari onak behar dituzula, eta gu mugatuta gaude. Berria - Kirola 2004-08-25
Jokalaria Osasunan ikusten jarraitzea ederra litzateke, baina progresio honekin jarraitzen badu, zaila izango da. Berria - Kirola 2006-01-20
Geroago eta beranduago ailegatzeko ene progresioa goraipatu zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 196. orr.
Emanaldiaren luzera laburtuko nuke, progresio dramatiko baten ezean ikuslea nekatu daitekeelako esketx segida luzea ikustean. Berria - Kultura 2004-04-21
Taldeek maila artistikoan gorako progresioa egin dute, baina antolaketa honekin aseturik, lokartu ere egin dira. Berria - Kultura 2004-10-30
Herria lehiaketarengandik alderantzizko progresioan aldendu ez ote den ikusi beharko litzateke. Berria - Kultura 2004-10-30
Gizakiok ez gaude, ez fisikoki ez psikikoki ez espiritualki, progresio aritmetikoaren baitan bizitzeko prestatuak, gure mugak aski apalak dira. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 108. orr.
Haren ustez, biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.
Hemen helburua ez da ahalik eta hitz gehien zerrendatzea, urratsez urratseko progresio bat agerian uztea baizik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 67. orr.
Dolar korronteetan, progresioa urteko %22 da 1985ez gero, alegia, mundu-merkataritzaren hazkunde-indizea halako bi. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.
Hona hemen udatiarren progresioari buruzko kopuruak, adibide modura: [...]. Askoren artean «Rataplan» - 60. orr.