Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

progre 1 izond adkor exkerrekoa, progresista.

Jende pila bat hemen horrelaxe ibili baita denbora askoan, exker pinpirin, kristautasun progre baten eta estetizismo amoralaren artean dilindan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 102. orr.

Orduko [68ko] mobidaz galdetu geniola, bere pedigri progrea zela-eta seguru asko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.

Ba zen behin bikote progre bat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 141. orr.

Mark eta Kate ezkonberriak ziren, porroak erretzen zituzten eta aurrerakoi-progre horietakoak ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.

1960ko hamarkadako moralista progre batek zioen ez geniola inolako beldurrik izan behar neska eta mutil gazteak elkarrekin egoteari, elkarrekin ikasteari eta elkarrekin hainbat bizipen izateari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.

Euskal artista progreen katalogoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 24. orr.

Hainbeste unibertsitario kritiko eta progre dabilen Espainietan, arrazismo espainolak (Ortega, Sánchez Albornoz, etc.) ikerketatxoren bat ez ote du merezi?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 275. orr.

Fraide eskuindarrek ezkertiar ateo bihurtu baldin baninduten, ez pentsa funtzionario ezkertiar progre-usteko haiek atzera ere eliza amaren magalera itzularazi nindutenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.

2 progreena, progreak joaten direna.

Tipo xelebre hark Parisen izandako bizitza kontatu zion, nola erakusketa bat egin zuen taberna progre batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.

3 (izen gisa)

Oraingo "progreak" gehien-gehienbat kontserbakoi horiengan inspiratzen dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Gizarte eta giza zientzietan (edo dena delako arlo horretan) murgiltzen diren progreen, modernoen, post-modernoen eta gainerako jendilajearen hitzontzikeria agerian utzi behar da.  Berria - Harian   2006-05-06

4 (hitz elkartuetan)

Besteak bezalakoak ginela, progre itxurak eginda ere kontsumo-gizartearen morroi.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus