Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

programatzaile 1 iz programatzen duen pertsona.

Donostiako Antzerki Feriarekin batera, atzerriko programatzaileek geurean egiten dena ezagutzeko ezinbesteko leihoa da.  Berria - Kultura   2004-05-20

Gehiago eman nahiko nituzke, baina ez dago zirkuiturik, eta programatzaileek ez dute bertako taldeak kontratatzeko konpromisorik.  Berria - Kultura   2006-04-02

Kontzertu programatzaileei ehunka maketa iristen zaizkie eta gehienak zakarretara botatzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-03-05

Badaude informatikari eta programatzaile peto-petoak, eta badira kazetari eta dokumentalistak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Kontent-kontent bizi da azpi-programa hori asmatu duen programatzailea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

CVS sistemaren bidez, programatzaileek aplikazio baten bertsioak hobetu ditzakete.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Nekez bihur daiteke egun batetik bestera bizitza osoan tornulari izan den langilea ordenagailu programatzaile.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

• 2 izond programatzen duena.

Esan daiteke bera dela lehenbiziko andre programatzailea, berak zekielako makinari nola sartu datuak makinak bere lana egin zezan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

• 3 iz programa bat automatikoki exekutatzen duen tresna.

Etxeko argia pizten duten programatzaileak, eta telebista edo musika pizten dutenak badaude.  Berria - Harian   2005-07-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus