Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

programatu, programa(tu), programatzen 1 du ad jarduera edo kideko zerbaiten programa gauzatu; programa baten arabera antolatu.

Ebakuntza-eguna du Bennettek ostirala, eta mastektomia bat zeukan programatuta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Eguerdian Chopin-en sortetxea-edo bisitatzea dago programaturik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 304. orr.

Ez al ditugu den-denok eguneko gauza guztiak programatzen?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 174. orr.

Oporrak ez al ditugu programatzen?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 175. orr.

Zenbaitek ez dute ezta entzun ere egin nahi harreman sexualak programatu egin daitezkeela, elkartze sexualen erritmoa eta unea aurrez presta daitekeela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 174. orr.

Entrenamenduak programatu eta dieta egokia jarri.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

Gero eta zinema gutxiago programatzen denez banatzaile independenteek arazoak dituztelako.  Berria - Kultura   2004-09-17

Oroitaraz genezake Gieure Baionako apezpiku gaskoinak erabaki bat hartu zuela, 1925ean, elizbarrutiko ikastegi guztietan euskal (edo gaskoin) irakaskuntza programa zedin Euskal Herrian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Elkarrizketa hura aldez aurretik programatua zegoen arren, [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 205. orr.

2 programa informatikoak egin edo aplikatu.

1980an, Estatu Batuetako Defentsa sailak programatzeko hizkuntza berezi bat asmatu zuen eta, haren ohorez, ADA deitu zion.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

Eta Software bat programatu du pertsonen mugimenduak artikulatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-27

3 makina edo kideko bati aginduak eman, bere egitekoa automatikoki egin dezan.

Argia itzali eta telebista programatzen dut ordu erdi barru berez deskonekta dadin.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Jakiak berotu edo egosi ahal izango dira bertan, aparatuak programatzeko aukera emango duelako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Betekizun orokorretarako eginak daude dastamen-zelula guztiak, eta nerbioak emandako instrukzioen bidez programatzen da erantzun espezializatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Immunitate sistema programatu daiteke, transplantatutako ehunak atzera bota ez ditzan.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Ziur asko, horri dagokion informazioa zelula bakoitzak darama bere baitan eta zelulen jokaera genetikoki programatuak determinatzen du zelulaz gaindiko antolaera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Nire gorputz osoa pertsona hura bakarrik detektatzeko programatuta egongo balitz bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.

Bikotekidea aldatzeak mesede handia egiten dio arrari, horretarako programatua dago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Alemaniako zientifiko batzuek muinean iratzar ordua programa zitekeela ongi frogatu zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 171. orr.

Hitz batean, errudun sentitzeko programatuta gaude.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Irri programatu eta estrategikoa aberrazioa baita beti nire ustez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

Herriko Etxeek ordenadore hotz dirudite, eta herritarrek arima programatu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus