Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

programatiko izond programarena, programari dagokiona.

Aipatutako mundu mailako goi bilerak hainbat printzipio programatiko edo tipo ideal finkatuz joan dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 75. orr.

Urte honetakoa, 1997koa urriaren 21ekoa, da Kataluniako eta EAEko PPk Bilbon biltzean egindako barne dokumentu programatiko bateratu sonatu hura.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Gehiengo berriak erdietsi nahi baditugu Herriko Etxe handietan, ezinbestekoa da abertzaleek koalizio politikoak eta akordio programatikoak egitea, hainbat tokitan Herriko Etxeak kudeatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeei begira, «aukera elektoral eta programatiko propioa» aurkezteari lehentasuna ematea erabaki zuten Aralarreko biltzarkideek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Duina Gazte Koordinadoraren taula programatikoaren berri eman zuten gazteek bilera hartan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Lehen galderak tankera programatikokoak dira: nola ulertu behar dugu zientzia? teorien genesian egon diren faktore sozialetatik abiatuz ulertu behar dugu zientzia? [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Orain fase programatikoan gaude, baina gero hori guztia gauzatu egin behar da.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elektoral eta programatiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus