Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iraganean lekurik gabe ibilitako euskaldunak eskaintzen zitzaiena hartzen hasi ziren, balio berriaz profitatzen, beren burua estimatzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 51. orr.
Otsailaren 13an, arratseko ilunaz profitatuz, ihes egin zuen Manexek, eta, adarra jotzeko edo, sarrera nagusiko ate ondoan utzi zituen bi makuluak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.
Badira, ostera, beste batzuk, M-11z ustezko gaizkile arrunt horiek baino gehiago profitatu direnak. Berria - Harian 2005-03-11
Utz dezagun hori eta profita gaitezen begi parean suertatu zaigun edertasunaz. Berria - Kultura 2004-03-21
Nik ordea, ez dakit aukeraz profitatzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.
Erreginaren senarrarekin ahaidetzea kolpe polita izan zitekeen familia osoarendako, egoeraz profitatzen jakinez gero. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.
Udagiroaren lasotasunaz profitaturik eta erlojuaren eta kanpo-arriskuen kezkarik gabe, [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.
Mendeetan zehar, Ingalaterrak muturreraino eraman duen babes-sistema bat profitatu du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Ageri da ni kanpoan egon bitartean denbora ederki profitatu duzuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.
-Profita ezan hemen gaudela eta elkarrizketa egion dendari zaharren bati. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.
Baretasuna poliki-poliki itzultzen ari dela profitatuz zutitu egin da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.
-Denok, edo gehienok hemen bildu garela profitaturik... -hasi da, tonu leizarragarrari nolabait eutsi nahian. «Kuskue tanden», 2004 - 18. orr.
Aukera profitatuko dugu erakusteko ez garela beste edozein baino gutxiago ontasun, karitate eta anaitasun kontuetan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 214. orr.
Aukera daukan bakoitzean, profitatu egiten du. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 97. orr.
Maiz joaten nintzaion prentsak zekartzanak besapean hartuta eta profitatzen nuen eguraldiaren edo Hendaiaren ederraz berarekin mintzatzeko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 73. orr.
Tarte hori guztia profitatu zenuen zer esan eta zer erantzun erabakitzeko. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 137. orr.
Haien mintzairako zenbait hitz ikasteko profitatu dut. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.
Edatekoa galdegiteko profitatu nuen abagunea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.
ederki profitatu (5); egiteko profitatu (4); galdetzeko profitatu (3); profitatu beharra (3)